Provider 2024 lehiaketa – sari banaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Provider 2024 lehiaketa – sari banaketa

7 ekaina/10:00 am - 1:15 pm

Zazpi ikastetxe, zortzi proiektu, iritsi dira Provider proiektu teknologikoen V. lehiaketako finalera. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko. 

FP Barakaldo LHCIFP RepelegaCIFP Tartanga LHIIPoliteknika Txorierri, Salesianos Deusto, CIFP Txurdinaga LHII eta FP Andra Mari zentroak azken fasera pasako dira eta dagoeneko euren proiektuak defendatzen ari dira. Maiatzaren 10an egingo dute hori, Beaz, Tknika eta programan parte hartzen duten enpresetako batzuek osatutako epaimahai baten aurrean.

Puntuaziorik handiena lortzen duen taldeak 3 000 € jasoko ditu proiektuak garatzeko, eta bigarrenak, berriz, 500 €. Gainera, biek izango dute 6 hilabetez BIC Bizkaiako ekintzailetza-aretoan sartzeko aukera, eta bertan aholkularitza teknikoa izango dute.

Sari banaketa ekainaren 7an izango da.

Xehetasunak

Data:
7 ekaina
Ordua:
10:00 am - 1:15 pm
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Ekitaldi etiketak:
, ,

Egoitza

BIC Bizkaia
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA