Prestaekin – Komunika ezazu zeure proiektua, Lupe del Ríoren eskutik

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Prestaekin – Komunika ezazu zeure proiektua, Lupe del Ríoren eskutik

2019ko 10 apirila/9:00 am - 2019ko 11 apirila/7:00 pm

Apirilaren 10 eta 11n berriro dator Prestaekin. Oraingo honetan Oratoria Profesionalerako OTEC Eskolako zuzendaria den. Lupe del Río-ren parte-hartzearekin. Haren bitartez enpresa-proiektu bat komunikatzen eta inbertsiogileen arreta erakartzen ikasiko dugu.

Del Río aktorea da eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Gainera OTEC ® metodoa sortu du, komunikazio eta negoziaketa profesionalerako geure gaitasunak ohartzeko eta garatzeko helburuarekin.

Nola aurkeztu jendaurrean zure enpresa, inbertsiogile bati proiektu bat saltzea errazten duten gakoak, nola menderatu antsietatea…

Enpresekin daukan esperientzian ikasi du negoziaketa asko trabatu egiten direla geure mezuak plazaratzeko erarengatik. Haren lanaren helburua gure adierazpen-mekanismoak indartzea da, entzuleengan inpaktu positiboa izateko.

Horretarako oratoria, gorputz-adierazpen eta komunikazio teknikez gain inprobisazioa eta eztabaidak baliatzen ditu. Horretaz guztiaz hitz egingo die aurten Prestaekin programan parte hartuko duten pertsonei.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Beazek bultzatzen duten doaneko prestakuntza-programa hau aurreko ekitaldian Enpresa Berritzaileak Sortzeko foru diru-laguntzak jaso dituzten ekintzaileentzat pentsatuta dago. Urtero egiten da deialdia.

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 10 apirila/9:00 am
Amaiera:
2019ko 11 apirila/7:00 pm
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA