MassChallenge-Biscay 2020: selekzioko azken etapak

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

MassChallenge-Biscay 2020: selekzioko azken etapak

2020ko 4 martxoa/8:00 am - 2020ko 2 apirila/5:00 pm

Martxoaren 4an eta 5ean, Beaz-en, MassChallenge-Biscay programaren 5. edizioko finalerdia izango da. Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 enpresak euren proiektuak defendatuko dituzte epaimahaiaren aurrean, eta hark erabakiko du zeintzuk izango diren finalistak.

Ostirala arte itxaron beharko da, hilak 6, jakiteko zein 15 startupek jarraituko duten azelerazio tailer trinko bat Bostonen, martxoaren 30etik apirilaren 2ra, gastu guztiak ordainduta.

Bertan, tailer espezializatuetara, trebakuntza-saioetara eta nazioarteko adituekiko tutoretzetara sartzeko aukera izango dute, eta, era berean, munduko ekosistema berritzaileenetakotzat jo den ekintzailetza-ekosistema bat ezagutzeko aukera ere izango dute.

Bootcamp txapelketa beste selekzio batekin amaituko da, eta euskal enpresetako 4ri MassChallengeko munduko finalaurrekoan parte hartzeko aukera emango die.

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 4 martxoa/8:00 am
Amaiera:
2020ko 2 apirila/5:00 pm
Ekitaldi etiketak:
, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA