Manunet: enpresa txiki eta ertainen fabrikazio aurreratuko I+G proiektuetarako finantzaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Manunet: enpresa txiki eta ertainen fabrikazio aurreratuko I+G proiektuetarako finantzaketa

25 otsaila, 2020/8:00 am - 17 martxoa, 2020/5:00 pm

Martxoaren 17an Manunet 2020 ekimenaren epea itxi zen. Ekimen horrek fabrikazio aurreratuarekin lotutako eta ETEek garatutako nazioarteko I+G proiektuen finantzaketa sustatzen du. Laguntzak 12 milioi eurokoak dira, eta enpresa bakoitzak urtean 250.000 euro lor ditzake gehienez.

Manunet Europako sare bat da, Eusko Jaurlaritza buru duena, eta 9 herrialdetako eta 6 eskualdetako gobernuek osatzen duteSare horren bidez, finantzaketa-programak koordinatzen dira. Sare horren bidez, finantzaketa-programak koordinatzen dira. Euskadiren kasuan, Innobasquek kudeatzen ditu laguntzak.

Manuneten helburuen artean, epe laburreko proiektuak garatzeko mugaz gaindiko lankidetza bultzatzea dago, baldin eta berrikuntza-maila nabarmena badakarte eta sustatzaileek merkatuan duten posizionamenduan eragina badute.
Sarean sartuta dauden bi herrialde/eskualdetako enpresa, unibertsitate edo ikerketa zentroekin elkarlanean aritzea eskakizunetako bat denez, bazkideak bilatzea lehentasunetako bat da.

Horretan laguntzen dizu Beaz sareko euskal nodoak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ganberek, Innobasquek eta SPRIk.
Gure babesa duzu!

 

Xehetasunak

Hasiera:
25 otsaila, 2020/8:00 am
Amiera:
17 martxoa, 2020/5:00 pm
Ekitaldi etiketak:
, ,
Beaz

FREE
VIEW