Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

“Kolonbiako talentua Bizkaiko aukera profesionalekin lotzen” jardunaldia

16 iraila/10:00 am - 12:00 pm

Irailaren16an, Bilboko Kolonbiako Kontsulatuak, Colombia Nos Une programaren bidez eta Beaz eta Bizkaia Talent erakundeen laguntzarekin, Bizkaian bizi den Kolonbiako komunitateari zuzendutako jardunaldi bat antolatuko du. Jardunaldiaren helburua lurraldean garapen profesionalerako, ekintzailetzarako eta integraziorako dauden aukerak ezagutaraztea da.

Jardunaldian parte hartuko dute Camilo Eduardo Umaña-k, Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuko zuzendari zientifikoa eta EHUko eta Ikerbasqueko ikertzailea izango da, eta Luz Doris Vivas Betancourtek, ingeniari zibil eta BC3ko doktoregaiak. Biek Euskadin izan duten garapen akademiko eta profesionalari buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatuko dituzte.

Bizkaian eskuragarri dauden baliabideak eta aukerak ezagutzeaz gain, bertaratzen direnek harreman-sarea zabaltzeko eta beste profesional eta komunitateko kide batzuekin esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Jardunaldia café networking batekin itxiko da.

Inskripzioak

Xehetasunak

Egoitza

  • Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao