- Home
- Online jardunaldia: ETEak eta finantziazio publikoa
Online jardunaldia: ETEak eta finantziazio publikoa
- Ekitaldi hau amaituta dago
Online jardunaldia: ETEak eta finantziazio publikoa
21 maiatza, 2020/9:30 am - 1:30 pm
Maiatzaren 21an online jardunaldi bat antolatuko dugu ETEentzako I+G+b finantzaketa publikoari buruz. CDTI, Enisa, Eusko Jaurlaritza/SPRI , Bizkaiko Foru Aldundia eta Seed Capital egongo dira. Haien finantzatze-programak ezagutzeko eta zure proiektua hor egokitzen ote den aztertzeko aukera izango da.
Hori lortzeko, helburua bi zatitan egituratu da. Lehenengoan, kolektiboa, erakunde bakoitzak bere finantzatze-ildoen xehetasunak azalduko ditu. Bigarrena pertsonala izango da eta eska dezaten enpresek aukera izango dute erakunde bakoitzari beren proiektuak banaka aurkezteko.
Egitaraua
9:30 Jardunaldiaren hasiera, Olatz Goitia, Beazko zuzendaria.
9:35 Cdti “Laguntza-ildoak enpresek egindako I+G+b proiektuetarako”. Carlos Toledo.
9:50 Enisa “Finantziazioa neurrira enpresa bakoitzarentzat” ,“Ekintzailetza berritzailearekin”. Alberto Moratiel.
10:05 Eusko Jaurlaritza, Industria/Spri “Lanpostuak sortzen dituen inbertsioa bultzatuz oinarri teknologikoa edota berritzailea duten ETEak sortuz”. Agustín Garcia eta Imanol Cuétara.
10:20 Bizkaiko Foru Aldundia – Ekonomia adimenduna suspertzeko zuzeneko laguntzak. Jorge Berezo
10:35 Seed Capital Bizkaia – Mikrokredituak eta beste finantzaketa-tresna batzuk. Oscar Ugarte
Aurkezpenak amaitutakoan banakako elkarrizketak egingo dira (11:00 – 13:30), CDTI, Enisa eta SPRI erakundeetako ordezkariekin gai jakinez hitz egiteko. Elkarrizketa eska dezakezu formulario hau hona bidaliz: beaz@bizkaia.eus, proiektua eta interesatzen zaizun erakundea adieraziz. Proiektuaren formularioa bidaltzeko azken eguna: maiatzaren 15a. Proiektuen aukeraketa eta hitzordua sarrera-ordenaren arabera ezarriko dira.
Xehetasunak
- Data:
- 21 maiatza, 2020
- Ordua:
- 9:30 am - 1:30 pm
- Ekitaldi kategoria:
- Beazen jardunaldia, Jornada Beaz