- Home
- Emprendedor XXI sarien XIV. edizioa
Emprendedor XXI sarien XIV. edizioa
- Ekitaldi hau amaituta dago
Emprendedor XXI sarien XIV. edizioa
3 azaroa, 2020/8:00 am - 4 abendua, 2020/5:00 pm
Abenduaren 4ra arte zabalik egongo da epea CaixaBank eta Enisak Iberiar penintsulako startup berritzaileenak saritzeko bultzatutako Emprendedor XXI sarietan izena emateko. Izen-ematea.
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek eska ditzakete, baldin eta irabazi-asmoko pertsona juridiko gisa eratuta badaude eta egoitza fiskala Espainian edo Portugalen badute, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekin badiote jarduerari.
Halaber, 8 sari emango zaizkie oinarrietan planteatutako 8 erronkei irtenbiderik onenak proposatzen dizkieten enpresei, iraunkortasunarekin, turismoarekin, osasunarekin, finantzekin, zientziarekin eta teknologiarekin lotuta. 15.000 € eta nazioarteko laguntza-programa bat dira kategoria horretako sariak. Baita “DayOne Open Innovation” programan sartzea ere. Programa horri esker, haietako batzuek 15 000 euroko balioa duen pilotu bat egin ahal izango dute Caixabanken negozio-arlo batekin.
Saria jaso duten enpresa guztiek mentoring espezializatuaren laguntza izango dute eta Investors Day EmprendedorXXI jaialdian parte hartu ahal izango dute.