Emprendedor XXI sariaren deialdia

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Emprendedor XXI sariaren deialdia

2018ko 30 urria/9:00 am - 2018ko 12 abendua/3:00 pm

Abenduaren 12ra arte zabalik egongo da Emprendedor XXI sarietan izena emateko epea. Jarduerari Berrikuntzaren osagai handia eta hazkundea izateko gaitasuna izanik, 2015etik aurrera ekin dioten enpresa berriei zuzenduta dago. 

Hiru sari daude parte hartzeko:

  • Bere lurraldean inpaktu handiena izan duen proiektua:  5 000 € eta nazioarteko laguntza-programa.
  • Bere sektorean hazteko gaitasun handiena duen enpresa: Agro Tech, Tourism Tech, Fin&Insur Tech, Commerce Tech, Health Tech eta Impact Tech.
  • Berrikuntza-akzesita, Israelek Espainian duen Enbaxadak emana, Tel Aviven astebeteko egonaldia.

Merkatuaren tamaina, lortutako mugarriak, erronkak epe ertainean eta lehiatzeko abantaila ematen duten elementuen kontrola egongo dira epaimahaiak kontuan hartuko dituen gaien artean.

Emprendedor XXI  sariak CaixaBank-ek DayOne-ren bitartez bultzatzen duen ekimena dira. Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioarekin batera ematen dira ENISAren bidez, eta enpresa berritzaileen garapenean esku-hartzen duten 130 erakunde baino gehiagok bultzatzen dituzte.

2007an sortu zirenetik, 314 enpresa baino gehiag ri eman zaie laguntza eta, diruaz gain, ikusgarritasuna eman zaie eta kontaktu interesgarriak eskaini.

Xehetasunak

Hasiera:
2018ko 30 urria/9:00 am
Amaiera:
2018ko 12 abendua/3:00 pm
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA