EEN Basque 2019ko Medica-n

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

EEN Basque 2019ko Medica-n

2019ko 18 azaroa/8:00 am - 2019ko 21 azaroa/5:00 pm

Azaroaren 18tik 21era EEN Basque  Medica 2019 azokan egongo da (Düsseldorf). Bertan gure lankide alemaniarrek antolatzen duten Healthcare Brokerage Event ekitaldian parte hartuko dugu. Gurekin izango dira BIC Bizkaiako enpresa bi – Histocell eta AB Breathing Institute

Osasuna eta teknologia medikoari buruzko munduko azokarik garrantzitsuena da Medica. Bertan 70 herrialdetako 5100 erakusmahai baino gehiago bilduko dira aurten. Bisitatzeak aukera emango digu teknologia medikoaren eta osasun digitalaren sektorearen ikuspegi orokorra izateko eta bien arteko konbinazioak gaixotasunak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko modua nola aldatzen ari den ikusteko.

Era berean, Europa osoko startup, unibertsitate eta ikerketa-zentroen arteko mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko aukera izango da. Dagoeneko 270 pertsona daude apuntatuta Brokerage Event-ean!

 

 

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 18 azaroa/8:00 am
Amaiera:
2019ko 21 azaroa/5:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA