Egitezko Ekintzailetzako master Dualaren Amaiera

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Egitezko Ekintzailetzako master Dualaren Amaiera

2019ko 11 uztaila/9:30 am - 11:30 am

Uztailaren 11n Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateak koordinatzen duen Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren bigarren edizioa amaituko da. Agiriak banatuko dira eta ikastaroaren proiektu irabazleari  BBK saria emango zaio. Gainera Xabet-en sortzaile-kidea den Xabier Etxeberria Muguruzaren hitzaldia egongo da. Erreserbatu hemen zure lekua.

Egitaraua

  • 9:00 / 9:15
    Ongietorria, Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreorde Víctor Urcelay Yarzaren eskutik
  • 9:00 / 9:45
    Xabier Etxeberriaren hitz inspiratzaileak.
  • 9:45 / 9:55
    2018-2019 ikasturteko parte hartzaileei diplomak banatuko dizkiete Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoak eta Iñaki Vázquez Masterraren zuzendari akademikoak.
  • 9:55 / 10:10
    Parte hartzaileen hitzak: Ainhoa Martín – 2017-2018 ediziokoa, eta Ion Murga – 2018-2019 ediziokoa.
  • 10:10 / 10:20
    Masterrean partaide diren enpresei aitormena egingo diete Irene Cuestak, Deustuko Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako eta Prestakuntza Dualeko zuzendariak, eta José Luis Larreak, Deusto Social Labeko Aholku Batzordeko presidenteak.
  • 10:20 / 10:35
    Egindako lana aitortuko die Roberta Vicentek, Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitatekoak, masterrean lagundu duten pertsonei.
  • 10:35 / 10:40
    BBK saria emango dio 2018-2019 ikasturteko proiektu irabazleari Xabier de la Torrek, BBK Fundazioko idazkaritza teknikokoak.
  • 10:40 / 10:45
    10:40-10:45 Amaiera, esker oneko hitzak esan eta koktelean parte hartzeko gonbidapena egingo du Marcos Murok, Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak.

 

 

 

 

Xehetasunak

Data:
2019ko 11 uztaila
Ordua:
9:30 am - 11:30 am
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA