- Home
- NIC hitzaldia - Nutrizioa eta Zahartzea
NIC hitzaldia – Nutrizioa eta Zahartzea
- Ekitaldi hau amaituta dago
NIC hitzaldia – Nutrizioa eta Zahartzea
29 urria, 2021/9:30 am - 12:00 pm
Nagusi Intelligence Center, NIC, bere jarduerari ekiten dio hileroko hitzaldi-programa batekin, ekonomia zilarreztatuarekin zerikusia duten hainbat gai jorratzeko. Badago data bat lehenengoarentzat. Urriaren 29an, ostirala, Nutrizioa eta Zahartzea izango dira hizpide Torre Urdulizen
Elkarrekintzak eta ezagutza-trukeak Nagusi Intelligence Centerren bereizgarrietako bat izan nahi dute. Hala azaldu zuen Ainara Basurkok, Ekonomia Sustapeneko diputatuak, zentroaren inaugurazioan: “Nic lankidetza publiko-pribatuko gunea da, living lab bat, prestakuntza, ekintzailetza, digitalizazioa eta beste sektore industrial batzuekin sinergiak bilatuko dituena ekonomia zilarreztatuaren esparruan”.
Kontsigna horri jarraituz, Bizkaiko Foru Aldundiko, Beaz, Azti eta Elikadura Klusterreko arduradunek parte hartuko dute hitzaldian. Eroskik, Kaikuk eta Iruña Taldeak emango duten enpresa-ikuspegia ez da faltako, ezta IMQ Igurcok emango duen ikuspegi sozio-sanitarioa ere.
Azken helburua elikaduraren inguruko ekimenak garatzeko aukerak identifikatzea eta loturak bultzatzea izango da, zahartzearekin lotutako beharrei eta/edo arazoei irtenbide berritzaile berriak eman ahal izateko.
Asistentzia librea, aldez aurretik izena emanda.