- Home
- Bizkaiko suhiltzaile zerbitzuaren berrikuntza irekiko erronka
Bizkaiko suhiltzaile zerbitzuaren berrikuntza irekiko erronka
- Ekitaldi hau amaituta dago
Bizkaiko suhiltzaile zerbitzuaren berrikuntza irekiko erronka
9 uztaila, 2020/8:00 am - 22 uztaila, 2020/5:00 pm
Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak berrikuntza-erronka ireki bat jarri du abian, suhiltzaileek erabiltzen dituzten ekipoen kudeaketa eta mantentzea sinplifikatzeko irtenbide teknologikoak esploratzeko. Proposamenak uztailaren 22ra arte bidal daitezke.
Erronka b2b, B2C eta B2B2C negozio-ereduak dituzten sektore teknologiko eta digitaletako startupei zuzenduta dago. Horietatik, espero da balio-proposamenak egitea, salbamendu-ibilgailuak behar den zuzkidurarekin hornitzeko behar den denbora optimizatzeko eta egoera onean daudela ziurtatzeko.
PSISZk zortzi parke eta hainbat ibilgailu operatibo ditu. Hainbat motatako berrogeita hamar bat kamioiez ari gara -autoeskailerak, hiri-bonbak, hainbat tresna-furgoiak, baso-bonbak, zisterna-ibilgailuak -, eta horietako bakoitzak ekipamendu ugari ditu. Kamioi bakar batek 300 gailu baino gehiago eraman ditzake, mahuketatik motozerretaraino, kamera termikoetatik, arnasketa autonomoko ekipoetatik, erremintetatik, botikinetatik eta abarretatik.
Material hori suhiltzaileek beraiek aztertzen dute egunero, eskuz, eta logistika-arloari jakinarazten diote antzemandako edozein gorabehera. Milaka pieza erabakigarri dira larrialdi egoeretan. Horregatik, berrikuntza-erronka ireki baten bidez, ekipamenduaren egoera denbora errealean eta urrutitik egiaztatzea ahalbidetuko duten irtenbideak identifikatzeko interesa dago.
Asmoa da proposamen irabazlea proiektu pilotu gisa garatzea eta SPISZren flota osora igotzeko modukoa izatea.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 9 uztaila, 2020/8:00 am
- Amiera:
- 22 uztaila, 2020/5:00 pm
- Kategoria Ekitaldi:
- Otros