Bizkaia Orekan: motor elektrikoak bobinatzeko trebakuntza profesionaleko ikastaroa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bizkaia Orekan: motor elektrikoak bobinatzeko trebakuntza profesionaleko ikastaroa

2020ko 18 otsaila/9:00 am - 2020ko 30 apirila/2:00 pm

Lurralde lehiakortasuna bultzatzeko Bizkaia Orekan proiektuaren baitan, Meatzaldea, Mungia, Leioa eta Uribe Kostako Behargintzek motor elektrikoak bobinatzeko eta transformadoreak muntatzeko trebakuntza profesionaleko ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroa otsailaren 18tik apirilaren 30era bitartean egingo da, Euskadiko Prestakuntza Funtsak Trapagaranen dituen instalazioetan. Ā Zentro horretan emango diren prestakuntza teoriko/praktikoko 155 orduei enpresa laguntzaileetako prestakuntzako 40 orduak batu behar zaizkie.

Ikaskuntza horren helburua da motor elektrikoen (bobinak) eraginkortasunerako funtsezko piezetako baten ezagutzan sakontzea eta sektoreak egungo erronka handietako biri Ā (energia-eraginkortasuna eta 4.0 industria) egiten dien ekarpenari buruz hausnartzea.

 

 

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 18 otsaila/9:00 am
Amaiera:
2020ko 30 apirila/2:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA