- Home
- Bizkaia Eskutik erakusketa Beazko Bizkaia sortzailea gunean
Bizkaia Eskutik erakusketa Beazko Bizkaia sortzailea gunean
- Ekitaldi hau amaituta dago
Bizkaia Eskutik erakusketa Beazko Bizkaia sortzailea gunean
26 azaroa, 2019/9:00 am - 8 urtarrila, 2020/6:00 pm
Urtarrilaren 8ra arte, Beazko Bizkaia sortzailea gunean Bizkaia Eskutik tailerretan garatutako produktuen erakusketa egongo da ikusgai. Ekonomia Sustatzeko foru Sailak bultzatutako proiektua da, artisautza eta diseinuko profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena, eta Martín Azúa tutore izan duena.
Diseinugintzako hemezortzi profesionalek eta artisautzako hamahiruk beren trebetasunak batu dituzte artisautzaren irakurketa garaikidea egiteko eta gure kulturan oinarritutako hainbat objektu sortzeko, Bizkaia bisitatzen dutenen oroimenean eragina izan dezaten. Hor daude txalaparta, Kantauriko baleak, flyschak, euria, gazta, arrantza, abeltzaintza edo burdinola-tradizioa.
Erakusketa osatzen duten 14 piezen atzean bi hilabeteko lana dago, hainbat hitzaldi eta tailer, eta beste helburu asko, elkarlanerako proiektu bat bultzatzeaz haratago: artisau-sektorea prestatzea enpresa gisa hazteko funtsezkoak diren gaietan, erakustea iraganeko munduak rol garrantzitsua duela etorkizunean eta artisautzako profesionalek rol garrantzitsua dutela berrikuntzan, edo artisautzaren funtzioa kultura egitea dela… Zatoz Beazera ikustera!
Xehetasunak
- Hasiera:
- 26 azaroa, 2019/9:00 am
- Amiera:
- 8 urtarrila, 2020/6:00 pm