Bisitak BIC Bizkaiara

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bisitak BIC Bizkaiara

2020ko 4 otsaila/8:00 am - 2020ko 25 otsaila/5:00 pm

Otsailean, BIC Bizkaiak hainbat bisita hartuko ditu. Beazek kudeatutako azelerazio eta inkubaziorako espazio honek enpresengan eta nazioarteko ikasle eta ordezkaritzengan pizten duen interesa islatzen du horrek.

Manufaktura aurreratuaren sektoreko eta bio-mikro-nano teknologietako startup-en ohiko bisitez gain, zeinek hazkundea eta lankidetza sustatzeko pentsatuta dagoen espazio hori ezagutu nahi izaten duten, gero eta gehiago dira beste profil bat daukaten bisitariak.

Batez ere, nabarmentzekoak dira adin eta prestakuntza-adar desberdinetako ikasleak. Egin eta Ekin programan (20F) parte hartzen duten Bizkaiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetako ikasleak, UPV/EHUko Enpresen Zuzendaritza eta Ekintzailetza Masterreko  (5F) ikasleak eta Provider programan parte hartzen duten lanbide-heziketako ikasleak.

Horrez gain, nazioarteko batzordeen bisitak ere nabarmentzekoak dira, ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko euskal ekosistema zabaltzen laguntzen dutelako. Ildo horretatik, Kenji Hiramatsu Japoniako enbaxadoreak BIC Bizkaia bisitatuko du otsailean.

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 4 otsaila/8:00 am
Amaiera:
2020ko 25 otsaila/5:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA