BIND 4.0, 4. edizioa abian

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BIND 4.0, 4. edizioa abian

2020ko 21 urtarrila/9:30 am - 2:00 pm

Urtarrilaren 21ean BIND 4.0, bizkortze publiko-pribatuko programaren laugarren edizioa abiaraziko da, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera, euskal ekosistema industriala eta ekintzailea indartzeko.

Helburu horretarako, 4.0 industriarako funtsezkoak diren teknologietan adituak diren mundu osoko startupen eta Euskadiko trakzio-enpresen arteko lankidetza sustatzen du.

Oraingoan 17 herrialdetako 80 startup iritsi dira finalera. Hautaketa manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetako 52 konpainia handiek egin dute, BIND 4.0-rekin elkarlanean. 78 herrialdetatik etorritako 577 proposamen aztertu dituzte asteetan.

Hilaren 21ean BIC Araban egingo den topaketan ā€”hautatutako startupak baino ez dira joangoā€” jakingo dugu horietatik zeinek parte hartuko duten azelerazio-programan datozen sei hilabeteetan, enpresa traktore horiekin batera balio erantsi handiko proiektuak garatuz.

Uztailaren 3ra arte itxaron beharko da emaitzak jakiteko.

Xehetasunak

Data:
2020ko 21 urtarrila
Ordua:
9:30 am - 2:00 pm
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

BIC Araba
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA