BIND 4.0, 4. edizioa abian

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BIND 4.0, 4. edizioa abian

21 urtarrila, 2020/9:30 am - 2:00 pm

Urtarrilaren 21ean BIND 4.0, bizkortze publiko-pribatuko programaren laugarren edizioa abiaraziko da, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera, euskal ekosistema industriala eta ekintzailea indartzeko.

Helburu horretarako, 4.0 industriarako funtsezkoak diren teknologietan adituak diren mundu osoko startupen eta Euskadiko trakzio-enpresen arteko lankidetza sustatzen du.

Oraingoan 17 herrialdetako 80 startup iritsi dira finalera. Hautaketa manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetako 52 konpainia handiek egin dute, BIND 4.0-rekin elkarlanean. 78 herrialdetatik etorritako 577 proposamen aztertu dituzte asteetan.

Hilaren 21ean BIC Araban egingo den topaketan —hautatutako startupak baino ez dira joango— jakingo dugu horietatik zeinek parte hartuko duten azelerazio-programan datozen sei hilabeteetan, enpresa traktore horiekin batera balio erantsi handiko proiektuak garatuz.

Uztailaren 3ra arte itxaron beharko da emaitzak jakiteko.

Xehetasunak

Data:
21 urtarrila, 2020
Ordua:
9:30 am - 2:00 pm
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

BIC Araba
Beaz

FREE
VIEW