BIME Startup! Competition lehiaketaren deialdi berria ireki da

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

BIME Startup! Competition lehiaketaren deialdi berria ireki da

29 urria/8:00 am - 1 azaroa/5:00 pm

Urriaren 29tik azaroaren 1era Bilbao Bizkaiak BIMEren 13. edizioa hartuko du. Gaztelaniaz egiten den musikaren industriaren nazioarteko topaketa nagusia itzultzen da eta, berarekin batera, BIME PRO Startup! Competition lehiaketa. Ekimen hau kultura- eta sormen-industriekin zerikusia duten eta musikaren industriari aplika dakiokeen proiektu teknologiko berritzailea duten enpresa berriei zuzenduta dago. Izen emateak 2024ko uztailaren 18ra arte dira.

Lehen hautaketa bati esker 16 enpresak stand bat izango dute Startup Villagen, euren produktuak eta zerbitzuak erakutsi ahal izateko eta, aldi berean, beste ekintzaile, korporate eta inbertitzaile batzuekin harremanetan jartzeko erakusketa-gunea. Bertan hitzaldiak, speed meetingak eta negozio-aukera berriak sustatzeko eta sinergiak sortzeko pentsatutako beste jarduera batzuk ere egongo dira.

Finalera gehienez zortzi enpresa igaroko dira, eta fase horretan inbertitzaile- eta enpresa-profila duen epaimahai profesional batek erabakiko du zein den startup berritzaileena.

Lehiaketa 2024ko urriaren 31n izango da.

Xehetasunak

Hasiera:
29 urria/8:00 am
Amaiera:
1 azaroa/5:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA