Bilbao Seriesland 2018

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bilbao Seriesland 2018

2018ko 22 urria/8:00 am - 2018ko 27 urria/6:30 pm

Urriaren 22tik 27ra Bilbon Seriesland jaialdiaren laugarren edizioa burutuko da eta hiria berriro agertokia eta nazioarteko merkatua izango da etorkizunean lehentasunezko kanala bihurtuko den web-telebistaren ikusentzunezko generoan. 

Seriesland, ikus-entzunezko genero berritzailerako berariaz sortutako sariketa da, eta bertan ekoizpen lan handiek eta oso aurrekontu txikiarekin egindako proposamenek dute lekua, doako kanalen (Youtube edo Vimeo) eta harpidetuta ikusten diren plataformen (Netflix, Crackle) arreta erakarriz.

Jaialdia urriaren 22tik 27ra luzatuko da, eta egun horietan dohainik eskainiko dira lehiaketara aurkeztuko diren proiekzio guztiak. Jaialdia, sariak banatuz Guggenheim Museoan egingo den ekitaldiarekin amaituko da. Sekzio Ofizialak nazioarteko 30 webserie onenen aukeraketa eskainiko du, Amets sekzioak 45 serie independenteren programazio alternatiboa proposatuko du, eta Euskal Screening-ek bost euskal ekoizpen eskainiko ditu.

Bertako sorkuntza lanen atalean, urriaren 23rako, astearterako, “Otsoen Lurraldean”, euskaraz egindako lehenengo serie digitalaren mundu mailako estreinaldia, lehiaketatik kanpokoa, programatu da. Joan den abenduan errodatu zuen 4Kn A Film To Kill euskal ekoiztetxeak, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du. Estreinaldi berezi horretan, lehen aldiz ikusi ahal izango dira pantaila handian lehenengo lau kapituluak, sortzaileen eta talde teknikoaren eta artistikoaren presentziarekin.

Gainera, Bilbao Seriesland eta K-2000k saria emango diote Pitch onenari. 25 000 € izango dira koprodukzioko serie digital baten garapeneko ekoizpen-gastuetarako, gutxienez kapitulu batean agertokia Euskal Herria bada.

Aste osoan aldi beeran hainbat jarduera burutuko dira hiriko zenbait lekutan, besteak beste Beazen, non 26an enpresa hitzaldi batzuk izango diren.

Xehetasunak

Hasiera:
2018ko 22 urria/8:00 am
Amaiera:
2018ko 27 urria/6:30 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA