BIAAF nazioarteko moda lehiaketaren VII. edizioa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BIAAF nazioarteko moda lehiaketaren VII. edizioa

2019ko 1 urria/8:00 am - 2019ko 16 abendua/6:00 pm

Abenduaren 16ra arte egongo da zabalik epea Bilbao International Art & Fashion, BIAAF erakundeak antolatzen duen moda diseinuaren nazioarteko VII. lehiaketan izena emateko.

18 eta 35 urte bitartean dituzten mundu osoko moda-diseinatzaile berriei zuzenduta dago lehiaketa, eta, behin inskripzioa formalizatuta, hiru zirriborro, sormen-prozesuaren deskribapena eta eredu amaitu bat dituen portfolio bat bidali behar da – Otsailaren 17a baino lehen –. Kasu guztietan diseinuak artearen munduarekin lotuta egon beharko dira.

Lehiaketak bi kategoria bereizten ditu: jantziak eta osagarriak, eta 25.000 euroko sariak aurreikusten ditu.

Behin lehen sailkapena gaindituta, 30 finalista 2. fasera igaroko dira, 2020ko martxoan.

BIAAF moda-diseinatzaile berriak aurkitu, babestu eta merkaturatzen dituen plataforma bat da. Bere jardueren artean, nazioarteko bi urtez behingo sari honen deialdia dago, “Kultura arteko aberastasunaren alde egitea eta moda benetako kultur ondasun gisa sustatzea, balio artistikoekin estuki lotuta”.

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 1 urria/8:00 am
Amaiera:
2019ko 16 abendua/6:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA