- Home
- BFA - Elkartegiak industrialdeak
BFA – Elkartegiak industrialdeak
- Ekitaldi hau amaituta dago
BFA – Elkartegiak industrialdeak
30 martxoa, 2019/8:00 am - 24 iraila, 2019/1:30 pm

Martxoaren 30etik zabalik dago epea elkartegiak eta industrialdeak programan eskaerak egiteko. Helburua azpiegitura horietan kokatuta dauden enpresen hazkunde eta emankortasuna bultzatzea da.
Programan lau laguntza-ildo daude, horietako bi enpresei eta banakako enpresariei zuzenduta:
- Diru-laguntzak Elkartegiak enpresa-zentroetan moduluak errentan hartzeko. Eskaerak irailaren 27ra arte .
- Elkartegiak enpresa-zentroetan edo industria-pabilioietan kokatutako enpresetako instalazioak edo makinak modernizatzea. Eskaerak apirilaren 30era arte.
Eta beste bi industrialdeen jabe edota errentatzaile-elkarteei zuzenduta:
- Elkarteak sustatzeko eta industria-poligonoen kudeaketa- eta hobekuntza-planak egiteko diru-laguntzak. Eskaerak irailaren 13ra arte.
- Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko kudeaketa- eta hobekuntza-planak aurrez ikusitako inbertsioetarako diru-laguntza. Eskaerak irailaren 13ra arte.
Programa hau Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatzen du eta Azpiegiturak-ekin elkarlanean kudeatzen da.
Xehetasunak
- Hasiera: 30 martxoa, 2019/8:00 am
- Amiera: 24 iraila, 2019/1:30 pm
