Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bay of Biscay jardunaldia: Henry Chesbrough-en hitzaldia

18 urtarrila, 2019/9:00 am - 11:00 am

Urtarrilaren 18an Deustuko unibertsitateko CRAI liburutegian “Bay of Biscay, Bay of Innovation” jardunaldi bat burutuko da eta protagonista Henry Chesbrough izango da, Berkeleyk  Unibertsitateko Garwood Center for Corporate Innovation -eko zuzendaria eta berrikuntza irekia kontzeptuaren sortzailea.   

Topaketa, Bay of Biscay estrategiaren parte da, lurraldea finantza hub eta Europako hegoaldeko ekintzailetzaren erreferentzia bihurtzeko.

Berrikuntzarako estrategia berria proposatzen da: enpresak euren mugetatik harago joaten dira eta kanpoko erakunde edo profesionalekin garatzen dute lankidetza. Horretarako beharrezkoa da barruko ezagutza eta kanpokoa konbinatzea, estrategiako eta B+G proiektuak aurrera eramateko. Testuinguru horretan, unibertsitate eta ikerketa zentroek garrantzia berezia hartzen dute erakundearen harreman esparruko agenteen ekosistemaren barruan. Nola edo hala, berrikuntza irekiak adimen kolektiboa behar du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Deusto Business School-ek eta Deusto Business Alumnik antolatzen dute eta Jon Paul Lakak moderatuko duen mahai-inguruan egongo dira: Ainhoa Campo, BBVA; Diego Díaz Pilas, Iberdrola; Ignasi Salvador, Grupo Celsa; Eneko Atxa;  Athletic Bilbaoren ordezkari bat.

Xehetasunak

  • Data: 18 urtarrila, 2019
  • Ordua:
    9:00 am - 11:00 am

Egoitza

  • CRAI – Biblioteca de Deusto
  • Ramón Rubial, 1. 7ª planta
    Bilbao, 48009
    + Google Map