B-Venture 2022

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

B-Venture 2022

2022ko 28 martxoa/8:00 am - 2022ko 10 uztaila/5:00 pm

Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren zazpigarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da. 

B-Venture garapen-etapa goiztiarrean dauden proiektuei zein aurreratuenei zuzentzen zaie. Izaera berritzailearen, bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren arabera, batzorde antolatzaile batek 25 finalista aurrehautatuko ditu.

Talde sustatzaileek prestakuntza-programa bat jarraituko dute. Programa horretan, negozio-eredua eta plan operatiboa berrikusiko dituzte, eta proiektuen defentsa prestatuko dute.

Beste hautaketa baten ondoren, 20 startupek finantzaketa-erronda bat hasteko aukera izango dute urriaren 18an eta 19an, B-Venturen, eta bilera pertsonalak izango dituzte inbertitzaileekin eta enpresekin. Halaber, 12 hilabeteko laguntza izango dute negozio-eredua martxan jartzeko, Euskalduna Jauregiko erakustokian stand bat jartzeko eta El Correon eta bventure.com-en ikusgai jartzeko.

Xehetasunak

Hasiera:
2022ko 28 martxoa/8:00 am
Amaiera:
2022ko 10 uztaila/5:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, ,
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA