- Home
- B Venture 2022
B Venture 2022
![Ekitaldiak kargatzen](https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/plugins/the-events-calendar/src/resources/images/tribe-loading.gif)
- Ekitaldi hau amaituta dago
B Venture 2022
2022ko 19 urria/8:00 am - 2022ko 20 urria/5:00 pm
![](https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/uploads/2020/04/bventure-centro.jpg)
Dagoeneko salgai daude B-Venture ekimenaren zazpigarren ediziorako sarrerak, urriaren 19an eta 20an Euskalduna Jauregian egingo dena.
Iparraldeko punta-puntako startupen eta inbertitzaileen topaleku bilakatuko da beste behin Bilbo. Aukera ederra izango da ābereziki, hasierako garapen-faseetan dauden proiektuentzatā informazioa biltzeko, ekintzailetzarako babesak ezagutzeko eta kontaktuak egiteko.
Helburu hori lortzeko asmoz, programaren baitan biltzarrak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak eskainiko dira. Horrez gain, startup-ek aurkezpenak egingo dituzte eta oso ikuspegi desberdineko 50 hizlari baino gehiagok parte hartuko dute. Gainera, 2000 m2 baino gehiagoko erakusketa-espazio bat egongo da, non inbertitzaileak, enpresa azeleratzaileak, arrisku-kapitaleko funtsak eta korporazio handiak izango diren.
Topaketa hori El Correok antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.