- Home
- B-Venture 2022
B-Venture 2022
![Ekitaldiak kargatzen](https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/plugins/the-events-calendar/src/resources/images/tribe-loading.gif)
- Ekitaldi hau amaituta dago
B-Venture 2022
2022ko 28 martxoa/8:00 am - 2022ko 10 uztaila/5:00 pm
![](https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/uploads/2020/04/bventure-centro.jpg)
Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren zazpigarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da.
B-Venture garapen-etapa goiztiarrean dauden proiektuei zein aurreratuenei zuzentzen zaie. Izaera berritzailearen, bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren arabera, batzorde antolatzaile batek 25 finalista aurrehautatuko ditu.
Talde sustatzaileek prestakuntza-programa bat jarraituko dute. Programa horretan, negozio-eredua eta plan operatiboa berrikusiko dituzte, eta proiektuen defentsa prestatuko dute.
Beste hautaketa baten ondoren, 20 startupek finantzaketa-erronda bat hasteko aukera izango dute urriaren 18an eta 19an, B-Venturen, eta bilera pertsonalak izango dituzte inbertitzaileekin eta enpresekin. Halaber, 12 hilabeteko laguntza izango dute negozio-eredua martxan jartzeko, Euskalduna Jauregiko erakustokian stand bat jartzeko eta El Correon eta bventure.com-en ikusgai jartzeko.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 2022ko 28 martxoa/8:00 am
- Amaiera:
- 2022ko 10 uztaila/5:00 pm
- Ekitaldi kategoria:
- Beazen jardunaldia, Besteak, Jornada Beaz
- Ekitaldi etiketak:
- BVenture