- Home
- ABIATU IX. Saria
ABIATU IX. Saria
- Ekitaldi hau amaituta dago
ABIATU IX. Saria

Azaroaren 10era arte epea irekita egongo da ABIATU Sarirako hautagaitzak aurkezteko. Sari horrekin Zitek Programak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikoa dutenak sortzea aitortzen du.
Bertan parte hartu dezakete 2018ko urtarriletik 2021eko abendura JEZen altan eman ziren enpresek eta UPV/EHUko ikasleek, irakasleek, bekadunek, ikertzaileek edo spin-off sustatzaileek bultzatu dituztenek.
Saria 20 000 eurokoa da eta gutxienez lau enpresen artean banatuko da diru kopuru hori. Zitek Programa orain dela bi hamarkada baino gehiago UPV/EHUk, Ekonomia Sustapeneko foru sailak eta Beazek martxan jarri zuten ekimen bat da, eta bere xedea da unibertsitateko kolektiboaren artean kultura ekintzailea hedatzea eta spin-offen sorkuntza suspertzea.
Xehetasunak
- Hasiera: 24 urria, 2022/8:00 am
- Amiera: 10 azaroa, 2022/5:00 pm
- Ekitaldi kategoria: Beazen jardunaldia, Jornada Beaz
- Ekitaldi etiketak:Abiatu, sariak, Zitek
