Provider enpresa-ideia lehiaketa, sari-banaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Provider enpresa-ideia lehiaketa, sari-banaketa

2023ko 20 otsaila/9:00 am - 2023ko 9 ekaina/1:00 pm

Martxoaren 16ra arte zabalik egongo da epea 2. Provider enpresa-ideien lehiaketan proiektuak aurkezteko.

Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egon den eta Tknikak enpresa berriak sortzen laguntzeko bultzatzen duen Urratsbat programaren laguntza izan duen edozein pertsonak parte har dezake

Baloraziorik onena lortzen duten hobekuntza-ekimenek 6 hilabeteko egonaldia irabaziko dute BIC Bizkaiako ekintzailetza-gelan, eta 1000 euroko saria proiektua garatzeko; gainera, inkubagailu horren lantalde teknikoaren aholkularitza izango dute.

Lehiaketak amaiera ematen die BIC Bizkaian 5 hilabetez egin diren sentsibilizazio-jardunaldiei, 3DLan, Drone by drone, K-Robots, Ludus eta ZeniaLabsenpresen bidez 4.0 industriarekin lotutako teknologiak ezagutarazteko: Big data, blockchain, Iot, zibersegurtasuna, droneak, elkarlaneko robotika, 3D inprimaketa, errealitate birtuala/areagotua.

Martxoaren 17an ezagutuko dira hamar proiektu finalistak. Martxoaren 20tik maiatzaren 5era taldeek tutoreen laguntzarekin prestatuko dituzte epaimahaiari aurkezteko proiektuen azken defentsak (maiatzaren 18an).

Ekainaren 9an sariak banatuko dira.

Xehetasunak

Hasiera:
2023ko 20 otsaila/9:00 am
Amaiera:
2023ko 9 ekaina/1:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
,

Egoitza

BIC Bizkaia
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA