5. bilera: Bio-Health Industry – B2B meetings EEN Basque

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

5. bilera: Bio-Health Industry – B2B meetings EEN Basque

2019ko 17 urria/3:30 pm - 4:30 pm

Urriaren 16 eta 17an Iruñako Baluarte Zentroan mugaz gaindiko 5.  BIO-Health Industry bilera burutuko da. Bertan Euskal Herriko eta Akitania Berriko biosanitate sektoreko eragileak batzartuko dira. Halaber, B2B topaketa egongo da, EEN Basque eta Nafarroako Unibertsitateak antolatuta.

Bio-Health Industryren helburua mugaz gaindiko lankidetza sustatzea da,  arlo horretan lan egiten dute startup, enpresa, unibertsitate, ikertegi eta abarren artean. Egongo dira enpresa eta ikerkuntza-taldeen arteko bilerak, sektoreko gai garrantzitsuei buruzko mahainguruak eta erakundeek bultzatutako proiektu berritzaileen aurkezpenak.

Halaber, Enterprise Europe Network-en euskal nodoak eta Nafarroako Unibertsitateak B2B Meetings ekitaldi bat antolatu dute, lurraldeetan negozioak egiten dituzten antolakundeei zuzenduta baina beste eskualde batzuek parte har dezaten irekia.  B2B bilerak urriaren 17an izango dira, 12.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 16.30era. Izena emateko epea urriaren 14a arte.

Xehetasunak

Data:
2019ko 17 urria
Ordua:
3:30 pm - 4:30 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA