Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Ateak zabalik 42 Urduliz Bizkaia – apirila

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Apirilaren 4 eta 8an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. 

  • Bizkaia Orekan Sakonduz Topaketa

    BEC Bilbao Exhibition Centre Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Apirilaren 29an, BECen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek lurraldeko enpresen lehiakortasuna eta sustatzeko sortutako Bizkaia Orekan Sakonduz, BOS, topaketa egingo da.

  • Ateak zabalik 42 Urduliz Bizkaia – maiatzak

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Maiatzaren 6,16, 20 eta 31n ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. 

  • ApplAI 2025

    Palacio Euskalduna

    Maiatzaren 14an, Euskalduna Jauregiak Euskadiko IA Aplikatuaren Kongresuaren bigarren edizioa hartuko du, ApplAI 2025, BAIC izango da antolatzailea eta Adimen Artifizialak bultzatutako eraldaketa digitalean interesa duten enpresa eta profesionalei zuzendua.

  • ACICAE Topaketa

    Maiatzaren 23an, AIC-Automotive Intelligence Centerrek industriaren eta zerbitzuen arteko lehen ACICAE - Topaketa Foroa hartuko du.

  • ESGI 188 topaketa Bilbon: matematika industriala

    B Accelerator Tower, BAT

    Maiatzaren 26tik 30era, BAT B Accelerator Tower ekitaldi berezi honen hartzailea izango da European Study Groups with Industry (ESGI) delakoak bere ibilbidean zehar antolatuko duen 188. topaketa.

  • Think Big 2025, Enpresa Ideien lehiaketa

    Zitek Leioa Barrio Sarriena s/n - Edificio Rectorado (planta baja),Leioa

    Maiatzaren 30ra arte zabalik egongo da epea Zitek-ek EHUko unibertsitarioen artean ekintzailetza-gogoa sustatzeko antolatzen duen Think Big sarian izena emateko.

  • BeDIGITAL 2025

    BEC Bilbao Exhibition Centre Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Ekainaren 3tik 5era, +INDUSTRY 2025 azokaren esparruan, BeDigital-en edizio berri bat egingo da. Topaketa horretan enpresa liderrak bilduko dira, eta irtenbideak aurkeztuko dituzte hainbat arlotan (big data, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, errealitate areagotua, IoT, blockchain eta 5G teknologiak).

  • South Summit Madril 2025

    La Nave. Madrid

    Ekainaren 4tik 6ra bitartean izango da Madrilen South Summit-en hamalaugarren edizioa.

  • Provider 2025 lehiaketa, sari-banaketa

    BIC Bizkaia

    Bost ikastetxe, zortzi proiektu, iritsi dira Provider enpresa ideien V. lehiaketako finalera. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko.  

  • Ateak zabalik 42 Urduliz Bizkaia – ekainak

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Ekainaren 14, 17 eta 25n ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. Izen-emateak.

  • EBN Congress 2025

    BIC Bizkaia Ezkerraldea Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33,Barakaldo,Bizkaia

    Ekainaren 18tik 20ra, BIC Bizkaia Ezkerraldeak EBN Congress,-en 2025eko edizioa hartuko du, alegia, Europako BICen urteko topaketarik garrantzitsuena.

  • iF Design Student Award 2025

    Museo Guggeheim

    Ekainaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak  iF Design Student Award 2025 sariak banatuko ditu.

  • B-Venture 2025

    Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren hamargarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da.

  • COMMUNITY BREAKFAST – BBK ARIN

    Irailaren 9an, 9:00etatik 10:00etara, Community Kitchen-en (7. solairua) gosari berezi bat egingo dugu BBK Arin programaren 3. edizioko startup berriak ezagutzeko.

  • GovTech Bizkaia

    Irailaren 16an, 10:00etan, B Accelerator Tower eraikinean egingo da  GovTech Bizkaia  programaren jardunaldi berria. Ekimenak aurrera jarraitzen du, zerbitzu publikoak hobetzeko helburuarekin, ekosistema berritzaile eta eraldatzaile bat sendotuz. Topaketan, orain arte lortutako aurrerapenak eta emaitzak aurkeztuko dira, eta Lantik eta Beaz erakundeek parte hartuko duten ekintza-ildo berriak azalduko dira. Jardunaldiak aukera emango du programaren hurrengo urratsak ezagutzeko eta elkartruke eta lankidetzarako espazioa sortzeko.

  • Igerileku berria 42 Urduliz Bizkaia: 2025ko urria

    Urriaren 20an 42UrdulizBizkaiak igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba. 

  • SAIL INN PRO

    Urriaren 28an eta 29an ospatuko da Getxon eta Bilbon SAIL INN PROren seigarren edizioa, itsas-nautika sektorean berrikuntza, ekintzailetza eta lankidetza bultzatzeko ezinbesteko topaketa profesionala. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak sustatuta, ekitaldi hau topagune estrategiko gisa sendotu da, proiektu jasangarriak, teknologia-irtenbide berritzaileak eta ekonomia urdinaren ekosistemako eragileen arteko aliantzak garatzeko. Aurtengo egitaraua bi jardunaldi nagusitan egituratuta dago. Urriaren 28an, TikiTokin (Getxo), […]