Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren

    Ostiral honetan, uztailaren 1a, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateak koordinatzen duen Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren bigarren edizioa amaituko da. Inskripzioak. Programa 9:30 / 9:40 Ongietorria eta hitzaldia. Víctor Urcelay 9:40 / 10:00 Aurreko urteetako alumni en hitzaldia 10:00 / 10:15 2021-22 kurtsoko parte-hartzaileen diploma eta banda banaketa 10:15 / 10:20 2020/21 ikasturteko proiektu irabazleari […]

  • 42 Urduliz – Open Days udan

    Uztailaren 5a eta 19a eta abuztuaren 2a ate irekien egunak dira 42 Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak.  Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute (Urduliz Dorrean dago), bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta […]

  • BIND 4.0 – Demo Day 2022

    Uztailaren 7an Demo Day BIND 4.0 izenekoa egingo da Euskalduna Jauregian, 2022an garatu diren aukera teknologikoak erakusteko eta hurrengo edizioaren aurkezpena egiteko.  Berrikuntzaren plataforma ireki horrek seigarren edizioa izan du 2022. urtean. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, hiru foru-aldundien eta EAEko BICen laguntzarekin (horien artean BEAZ ere badago), 4.0 industriako enpresa sortuberrien eta EAEko enpresa eragileen arteko […]

  • 42 Urduliz – Zibersegurtasuneko bootcamp-a

    Uztailaren 11tik irailaren 2ra, 42 Urdulizek zibersegurtasuneko bootcamp bat hartuko du, aurrez aurrekoa eta % 100 doakoa. Inskripzioak.  Zortzi astez, 100 pertsonak kriptografia, sareko segurtasuna, garapen segurua eta babesa, web segurtasuna, ahultasunak, auzitegiko informatika, malware eta kode maltzurrak, OSINT segurtasuna eta iturri irekietako ikerketarekin lotutako ezagutza teknikoak eskuratuko dituzte, besteak beste. Gakoa, ordea, ez da […]

  • Nagusi Intelligence Center: hitzaldi tematikoa

    Edificio Ensanche

    Uztailaren 21ean, Beaz eta Bilbao Ekintza elkarteek hitzaldi tematiko bat antolatu dute Edificio Ensanchen, "Hauskortasun eta bakardade esperientziak zahartzaroan" izenburupean.  Beste behin ere, topaketaren helburuak honako hauek izango dira: aukeratutako gaia ikuspegi desberdinetatik helaraztea, parte-hartzaileen arteko loturak erraztea eta proiektu bateratuak garatzeko aukerak identifikatzea. Oraingo honetan, Javier Yanguas, Somos Peculiares eta Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza […]

  • Think Big 2022 sariak

    Uztailaren 22an, Think Big 2022 sariak banatuko dira Bizkaia Aretoan. Sari horien bidez, “Zitek Ekintzailetza” ekimenak espiritu ekintzailea sustatu nahi du UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean.  Printzipioz, lau sari daude aurreikusita: 2500 €, 1500 € eta 800 €, hirugarren eta laugarren proposamen irabazleen kasuan. Epaimahaiak, hala ere, 300 €-ko 3 accesit emateko aukera aurreikusten du. […]

  • 42 Urduliz – Open Days udan

    Irailaren 20a ate irekien eguna da 42 Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak.  Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute (Urduliz Dorrean dago), bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta edonora doazela ere berrikuntzaren dinamizatzaile […]

  • BIND 4.0: 2023rako izen-emateak zabalik daude

    Irailaren 8ra arte zabalik egongo da BIND 4.0 ekimenaren zazpigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea.  Produktu eta zerbitzu disruptiboak eskaintzen dituzten mundu osoko startup-ek parte har dezakete, baldin eta haien soluzio teknologikoa dagoeneko merkatuan edo azken garapen-fasean badago. Programan bazkide teknologiko gisa parte hartzen duten 70 enpresa traktoreek hautatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako […]

  • Ekin 48 ordutan

    Irailaren 28ea arte zabalik dago Emprender Zitek Programak urriaren 3tik 7ra antolatu duten Ekin 48 ekintzailetza ikastaro azkarrean izena emateko epea. Unibertsitateko zortzi taldek, gehienez hiru pertsonakoak, enpresa-proiektu bat gauzatuko dute Adrián Odriozola eta Ricardo Merino irakasleen laguntzarekin. Elkarrekin ibilbidea egingo beharko dute, negozio- ideia baten identifikazioarekin hasiko dena eta 48 ordu geroago amaituko dena, proiektua […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Bizitzaren amaieran zaintzen garrantzia

    Urriaren 6an Nagusi Intelligence Centerrek hitzaldi tematiko berria hartuko du, oraingoan «bizitzaren amaieran zaintzen garrantziaz» hitz egiteko. Hizlariak honako hauek izango dira: . Julio Gómez, Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko Arreta Psikosozialerako Taldeko zuzendaria . Mercedes Barranco, Bizkaiko AECCko Talde Psikosozialaren koordinatzailea . Pilar Irene Joga, Ezagutzaren Arloko zuzendaria Ubikaren . Nerea Amenabar – Home […]

  • 42 Urdulizen laster irekiko da igerileku berria

    Urriaren 10ean 42 Urdulizek igerileku berria irekiko du. Proba honek zehaztuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Telefónicak bultzatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onestea. Ondoz ondo 26 egunez kodearen munduan erabat murgilduko da, eta 42 filosofiaren oinarriak ezagutuko dira: lana taldean, ikasten ikastea eta zure erritmoan egitea: UPtoYou! Parte hartzeko eman izena eta gainditu […]

  • Seriesland 2022

    Urriaren 14tik 22ra BilboRockek Seriesland, Bilboko Webserieen Nazioarteko Jaialdiaren VIII. edizioa egingo da. Oraingoan lau kontinenteetako 26 herrialdetatik lehiaketarako 80 titulu baino gehiago aukeratu dira. Hala, jendeak gutxitan pantailetara iristen diren ekoizpenak ikusi ahalko ditu. Ekoizpenetan azpimarragarriak dira zuzendaritzan emakumeen protagonismoa (lehiaketarako webserieen % 50) edo obren batez besteko iraupen luzeagoa (15′ – 20′). Generoen […]

  • BIOK! erronka Iberdrola – informazio jardunaldia

    Iberdrola, Global Smart Grids Innovation Hub-GSGIH, San Adrian Etorbidea, 48, 48003 Bilbao.

    Urriaren 17an, 9.30etik 11.00etara, informazio jardunaldi bat antolatu dugu eta bertan aurkeztuko dugu Beaz-ek abiarazitako azken BIOK! erronka. Oraingoan, lankide izango da Iberdola-ren Global Smart Grids Innovation Hub, GSGI. Saioa GSGI-ren agoran izango da, eta streaming-en ere izango da. Izen-emateak. Bertan parte-hartuko dute Iberdrola-ko ekipo teknikoek eta Beaz-ek eta erronkaren nondik norakoak eta helburuak sakon […]

  • EIC Accelerator 2022

    Beaz Sabino Arana 8,Bilbao,Bizkaia,España

    Urriaren 18an Beazek informazio-saio bat antolatu du EIC Acceleratorri buruz. ETE-etarako eta startupetarako Horizont Europe programari lotutako finantzaketa-tresna da, baldin eta berrikuntza disruptiboarekin aritzen badira. 2022rako aurrekontuak 1.160 M euro gainditzen ditu. Izen-emateak.  Europako programak koordinatzeko aholkularitza-konpainia baten laguntzaz, topaketan EIC Acceleratorren oinarrizko alderdiak izango dira hizpide: enpresa onuradunak, ematen duen finantza-laguntza, eskatzeko eta ebaluatzeko prozesuak, […]

  • B Venture 2022

    Dagoeneko salgai daude B-Venture ekimenaren zazpigarren ediziorako sarrerak, urriaren 19an eta 20an Euskalduna Jauregian egingo dena. Iparraldeko punta-puntako startupen eta inbertitzaileen topaleku bilakatuko da beste behin Bilbo. Aukera ederra izango da —bereziki, hasierako garapen-faseetan dauden proiektuentzat— informazioa biltzeko, ekintzailetzarako babesak ezagutzeko eta kontaktuak egiteko. Helburu hori lortzeko asmoz, programaren baitan biltzarrak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak […]

  • Sentsibilizazio-jardunaldia Berrikuntzaren Erosketa Publikoan

    Beazek abian jari du Bizkaiko ETE eta startupak Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesuetara (BEP) aurkezten prestatzeko zerbitzuaren hirugarren edizioa. Gaikuntza-ibilbide berri honetan parte hartuko duten enpresak hautatzeko, eta BEParen aukerei eta arlo horretan dugun laguntza-eskaintzari buruz informazio gehiago emateko, Urriaren 20an, 09:00etan, egingo den BEPari Buruz Sentikortzeko Jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. Urriaren 18ra arte eman dezakezue izena

  • ABIATU IX. Saria

    Azaroaren 10era arte epea irekita egongo da ABIATU Sarirako hautagaitzak aurkezteko. Sari horrekin Zitek Programak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikoa dutenak sortzea aitortzen du.  Bertan parte hartu dezakete 2018ko urtarriletik 2021eko abendura JEZen altan eman ziren enpresek eta UPV/EHUko ikasleek, irakasleek, bekadunek, ikertzaileek edo spin-off sustatzaileek bultzatu dituztenek. Saria 20 000 […]

  • NIC hitzaldia – Adineko aktiboak – beharra, erronka eta aukera

    Urriaren 27an Nagusi Intelligence Center, NIC hitzaldi tematikoa antolatu dugu, eta izena eman dezakezu. Oraingoan, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioarekin (BIOEF),  SECOT Bizkaia elkartearekin eta Sensalus, adineko pertsonentzako fitness aplikazio bat garatu duen startup bizkaitarrarekin bat egingo dugu. Aurkezpenen ondoren, lan-saioa egingo da bertaratutako pertsona guztiekin.  

  • X Forotech

    Universidad de Deusto. Campus de Bizkaia

    Azaroaren 7tik 11ra Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak besteak beste DeustoEmprenderekin batera antolatuko du Ingeniaritza eta Teknologiaren X. Astea, Forotech. Aurten 17. GJHa landuko da, zeinaren helburua den “Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza suspertzea”. Erronka hau ezin hobeto datorkio Forotechen filosofia honi: enpresen eta unibertsitateen arteko aliantzak bilatzea profesionalen eta ikasleen arteko zuzeneko harremana erraztuz. Helburu hori […]

  • South Summit Biscay – Ecosystems Builders!

    Palacio Euskalduna

    Azaroaren 10ean eta 11nSouth Summit Bilbon izango da berriz ere. B Accelerator Tower, BAT-en bilduko dira energia trantsizioan, 4.0 industrian eta mugikortasunean giltzarriak diren eragileak, eta Bizkaiko ekintzailetza ekosistemak eskaintzen dituen aukerak eta talentua erakusteko baliogarria izango da. Mundu osoko startupek, eta bereziki Latinoamerikakoek, parte hartuko dute eta helburua da beraien proiektuak ezagutaraztea eta korporazioetako buruekin, […]