Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Jardunaldia: ETEak eta finantzaketa publikoa 2022

    Maiatzaren 18an Beazko Diru-laguntza Mapa zerbitzuak online eta aurrez-aurreko jardunaldi bat antolatuko du ETEentzako I+G+b finantzaketa publikoari buruz. CDTI, Enisa, Eusko Jaurlaritza/SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Seed Capital Bizkaia egongo dira. Jardunaldia bi zatitan egituratu da. Lehenengoan, kolektiboa, erakunde bakoitzak bere finantzatze-ildoen xehetasunak azalduko ditu. Bigarrena pertsonala izango da eta eska dezaten enpresek aukera izango dute CDTI, […]

  • 42 Urduliz: igerilekurako izen-emateak zabalik daude

    Dagoeneko zabalik da 42 Urduliz igerilekuan izena emateko epea, datorren ekainaren 27an, goizeko 10:42an zabalduko dena.  Igerilekuak zehaztuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak sustatutako programazio-campuserako behin betiko onarpena. Ondoz ondoko 26 egunez, parte hartzaileak erabat murgiltzen dira kodearen munduan, eta 42 filosofiaren gakoak ezagutzen dituzte. Sartzeko, izena eman eta gaitasunak neurtzeko bi online […]

  • 42 Urduliz: Piscine Discovey Women

    Ekainaren 20tik 24ra, 42 Urdulizen Piscine Discovery Women izango da, bereziki programazioan interesa duten emakumeei zuzendutako esperientzia da. Izen emateak.  Ekimenaren lehentasunezko helburuetako bat emakumeek prestakuntza teknologikoa izatea da, «Programazioaren munduan emakumeen ikuspuntua egotea, gizartea askotarikoa delako eta eskaintza digitalak hala izan behar duelako». Bestea, prestakuntza doakoa, pedagogikoki berritzailea, adin eskakizunik eta aurretiazko titulurik edo […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week 2022: jarduera proposamena zabalik

    Ekainaren 30era arte zabalik egongo da epea Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) delakoan egingo diren jarduerak proposatzeko.  BBDW-a azaroaren 17tik 27ra izango da, hurrengo lelopean: Ekosistema-Erresonantzia; horren bidez islatu nahi da sektore sortzailea habitat berean dauden agente askeen komunitatea dela. Bizkaiko eta/edo lurraldean jarduten duten diseinuari eta sormenari lotutako edozein erakundek, enpresak edo profesionalek proposatu […]

  • Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren

    Ostiral honetan, uztailaren 1a, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateak koordinatzen duen Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren bigarren edizioa amaituko da. Inskripzioak. Programa 9:30 / 9:40 Ongietorria eta hitzaldia. Víctor Urcelay 9:40 / 10:00 Aurreko urteetako alumni en hitzaldia 10:00 / 10:15 2021-22 kurtsoko parte-hartzaileen diploma eta banda banaketa 10:15 / 10:20 2020/21 ikasturteko proiektu irabazleari […]

  • 42 Urduliz – Open Days udan

    Uztailaren 5a eta 19a eta abuztuaren 2a ate irekien egunak dira 42 Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak.  Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute (Urduliz Dorrean dago), bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta […]

  • BIND 4.0 – Demo Day 2022

    Uztailaren 7an Demo Day BIND 4.0 izenekoa egingo da Euskalduna Jauregian, 2022an garatu diren aukera teknologikoak erakusteko eta hurrengo edizioaren aurkezpena egiteko.  Berrikuntzaren plataforma ireki horrek seigarren edizioa izan du 2022. urtean. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, hiru foru-aldundien eta EAEko BICen laguntzarekin (horien artean BEAZ ere badago), 4.0 industriako enpresa sortuberrien eta EAEko enpresa eragileen arteko […]

  • 42 Urduliz – Zibersegurtasuneko bootcamp-a

    Uztailaren 11tik irailaren 2ra, 42 Urdulizek zibersegurtasuneko bootcamp bat hartuko du, aurrez aurrekoa eta % 100 doakoa. Inskripzioak.  Zortzi astez, 100 pertsonak kriptografia, sareko segurtasuna, garapen segurua eta babesa, web segurtasuna, ahultasunak, auzitegiko informatika, malware eta kode maltzurrak, OSINT segurtasuna eta iturri irekietako ikerketarekin lotutako ezagutza teknikoak eskuratuko dituzte, besteak beste. Gakoa, ordea, ez da […]

  • Nagusi Intelligence Center: hitzaldi tematikoa

    Edificio Ensanche

    Uztailaren 21ean, Beaz eta Bilbao Ekintza elkarteek hitzaldi tematiko bat antolatu dute Edificio Ensanchen, "Hauskortasun eta bakardade esperientziak zahartzaroan" izenburupean.  Beste behin ere, topaketaren helburuak honako hauek izango dira: aukeratutako gaia ikuspegi desberdinetatik helaraztea, parte-hartzaileen arteko loturak erraztea eta proiektu bateratuak garatzeko aukerak identifikatzea. Oraingo honetan, Javier Yanguas, Somos Peculiares eta Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza […]

  • Think Big 2022 sariak

    Uztailaren 22an, Think Big 2022 sariak banatuko dira Bizkaia Aretoan. Sari horien bidez, “Zitek Ekintzailetza” ekimenak espiritu ekintzailea sustatu nahi du UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean.  Printzipioz, lau sari daude aurreikusita: 2500 €, 1500 € eta 800 €, hirugarren eta laugarren proposamen irabazleen kasuan. Epaimahaiak, hala ere, 300 €-ko 3 accesit emateko aukera aurreikusten du. […]

  • 42 Urduliz – Open Days udan

    Irailaren 20a ate irekien eguna da 42 Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak.  Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute (Urduliz Dorrean dago), bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta edonora doazela ere berrikuntzaren dinamizatzaile […]

  • BIND 4.0: 2023rako izen-emateak zabalik daude

    Irailaren 8ra arte zabalik egongo da BIND 4.0 ekimenaren zazpigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea.  Produktu eta zerbitzu disruptiboak eskaintzen dituzten mundu osoko startup-ek parte har dezakete, baldin eta haien soluzio teknologikoa dagoeneko merkatuan edo azken garapen-fasean badago. Programan bazkide teknologiko gisa parte hartzen duten 70 enpresa traktoreek hautatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako […]

  • Ekin 48 ordutan

    Irailaren 28ea arte zabalik dago Emprender Zitek Programak urriaren 3tik 7ra antolatu duten Ekin 48 ekintzailetza ikastaro azkarrean izena emateko epea. Unibertsitateko zortzi taldek, gehienez hiru pertsonakoak, enpresa-proiektu bat gauzatuko dute Adrián Odriozola eta Ricardo Merino irakasleen laguntzarekin. Elkarrekin ibilbidea egingo beharko dute, negozio- ideia baten identifikazioarekin hasiko dena eta 48 ordu geroago amaituko dena, proiektua […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Bizitzaren amaieran zaintzen garrantzia

    Urriaren 6an Nagusi Intelligence Centerrek hitzaldi tematiko berria hartuko du, oraingoan «bizitzaren amaieran zaintzen garrantziaz» hitz egiteko. Hizlariak honako hauek izango dira: . Julio Gómez, Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko Arreta Psikosozialerako Taldeko zuzendaria . Mercedes Barranco, Bizkaiko AECCko Talde Psikosozialaren koordinatzailea . Pilar Irene Joga, Ezagutzaren Arloko zuzendaria Ubikaren . Nerea Amenabar – Home […]

  • 42 Urdulizen laster irekiko da igerileku berria

    Urriaren 10ean 42 Urdulizek igerileku berria irekiko du. Proba honek zehaztuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Telefónicak bultzatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onestea. Ondoz ondo 26 egunez kodearen munduan erabat murgilduko da, eta 42 filosofiaren oinarriak ezagutuko dira: lana taldean, ikasten ikastea eta zure erritmoan egitea: UPtoYou! Parte hartzeko eman izena eta gainditu […]

  • Seriesland 2022

    Urriaren 14tik 22ra BilboRockek Seriesland, Bilboko Webserieen Nazioarteko Jaialdiaren VIII. edizioa egingo da. Oraingoan lau kontinenteetako 26 herrialdetatik lehiaketarako 80 titulu baino gehiago aukeratu dira. Hala, jendeak gutxitan pantailetara iristen diren ekoizpenak ikusi ahalko ditu. Ekoizpenetan azpimarragarriak dira zuzendaritzan emakumeen protagonismoa (lehiaketarako webserieen % 50) edo obren batez besteko iraupen luzeagoa (15′ – 20′). Generoen […]

  • BIOK! erronka Iberdrola – informazio jardunaldia

    Iberdrola, Global Smart Grids Innovation Hub-GSGIH, San Adrian Etorbidea, 48, 48003 Bilbao.

    Urriaren 17an, 9.30etik 11.00etara, informazio jardunaldi bat antolatu dugu eta bertan aurkeztuko dugu Beaz-ek abiarazitako azken BIOK! erronka. Oraingoan, lankide izango da Iberdola-ren Global Smart Grids Innovation Hub, GSGI. Saioa GSGI-ren agoran izango da, eta streaming-en ere izango da. Izen-emateak. Bertan parte-hartuko dute Iberdrola-ko ekipo teknikoek eta Beaz-ek eta erronkaren nondik norakoak eta helburuak sakon […]

  • EIC Accelerator 2022

    Beaz Sabino Arana 8,Bilbao,Bizkaia,España

    Urriaren 18an Beazek informazio-saio bat antolatu du EIC Acceleratorri buruz. ETE-etarako eta startupetarako Horizont Europe programari lotutako finantzaketa-tresna da, baldin eta berrikuntza disruptiboarekin aritzen badira. 2022rako aurrekontuak 1.160 M euro gainditzen ditu. Izen-emateak.  Europako programak koordinatzeko aholkularitza-konpainia baten laguntzaz, topaketan EIC Acceleratorren oinarrizko alderdiak izango dira hizpide: enpresa onuradunak, ematen duen finantza-laguntza, eskatzeko eta ebaluatzeko prozesuak, […]

  • B Venture 2022

    Dagoeneko salgai daude B-Venture ekimenaren zazpigarren ediziorako sarrerak, urriaren 19an eta 20an Euskalduna Jauregian egingo dena. Iparraldeko punta-puntako startupen eta inbertitzaileen topaleku bilakatuko da beste behin Bilbo. Aukera ederra izango da —bereziki, hasierako garapen-faseetan dauden proiektuentzat— informazioa biltzeko, ekintzailetzarako babesak ezagutzeko eta kontaktuak egiteko. Helburu hori lortzeko asmoz, programaren baitan biltzarrak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak […]

  • Sentsibilizazio-jardunaldia Berrikuntzaren Erosketa Publikoan

    Beazek abian jari du Bizkaiko ETE eta startupak Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesuetara (BEP) aurkezten prestatzeko zerbitzuaren hirugarren edizioa. Gaikuntza-ibilbide berri honetan parte hartuko duten enpresak hautatzeko, eta BEParen aukerei eta arlo horretan dugun laguntza-eskaintzari buruz informazio gehiago emateko, Urriaren 20an, 09:00etan, egingo den BEPari Buruz Sentikortzeko Jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. Urriaren 18ra arte eman dezakezue izena