Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • 42 Urdulizek lehenengo igerilekua zabalduko du

    Apirilaren 12an, 42 Urdulizek bere lehen igerilekua irekiko du. 26 egunez jarraian, programazio-campus honetan parte hartu nahi dutenek 13 proiekturen garapenari ekin beharko diote. Egunero 10-12 ordu erabiliko dituzte, asteburuak barne. Igerilekua campusean sartzeko azken sailkatze-etapa da. 42. metodologia bertatik bertara ezagutzeko eta esperientzia paregabea bizitzeko aukera ere bada, azken emaitza edozein izanda ere. Igerilekua […]

  • Jardunaldia: Bizkaiko ETEak eta startupak BEParekin birkonektatuz

    Beazek abian jari du Bizkaiko ETE eta startupak Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesuetara (BEP) aurkezten prestatzeko zerbitzuaren bigarren edizioa. Gaikuntza-ibilbide berri honetan parte hartuko duten enpresak hautatzeko, eta BEParen aukerei eta arlo horretan dugun laguntza-eskaintzari buruz informazio gehiago emateko, apirilaren 14an, 09:00etan, egingo den BEPari BURUZ SENTIKORTZEKO JARDUNALDIRA gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 12ra arte eman dezakezue izena Egitaraua 08.45 Bertaratuen erregistroa 09.00 […]

  • Innova Bilbao 2021

    Museo Guggeheim

    Apirilaren 16an eta 17an, Guggenheim Bilbao Museoan Innova Bilbaoren 8. edizioa burutuko da. Enpresa-sormenerako foroa da, eta berrikuntzan adituak diren pertsonak bilduko ditu berriro, besteak beste arlo hauetan: negozio digitala, online marketina, komunikazioa eta ekintzailetza. Topaketa hitzordu paregabea bihurtu da, hizlari moldakor eta ikuspegi askotarikoak bateratzeko duen trebetasunagatik, edizio bakoitza aurrekoaren desberdina eginez. Bertan sartzen […]

  • Informazio jardunaldia- Bizkaimove Biok! erronka

    Maiatzaren 4an, 09: 30etik 10: 45era, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu, BEAZek abiarazitako Biok! Azken erronka aurkezteko, oraingoan Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailarekin lankidetzan. Izen-ematea. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik. Asmoa da hitzordu horri esker Bizkaimove erronkaren eta Biok! Dinamikaren xehetasunetan sakontzea eta sortzen zaizuen edozein zalantza argitzea. Bertan, Saileko eta BEAZeko […]

  • Deusto Start II

    Maiatzaren 7an Deusto Start II berrikuntza- eta ekintzailetza-programa hasiko da, enpresa-proiektu batean ideiak zehaztu nahi dituzten ekintzaileei zuzendua. Ikastaroa doakoa da eta 5 lantegi eta lan-saio izango dira DeustoKabin maiatzaren 7, 14, 21, 28 eta ekainaren 4an, ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara. Lantegiak hainbat gaitako profesionalek emango dituzte, eta, besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: negozio-plan eta […]

  • Informazio-jardunaldia – Beaz NextGeneration EU

    Maiatzaren 12an, 09:30etik 11:00etara, Beaz NextGeneration EU zerbitzu berriari buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu dugu. Bertan parte hartuko dute Beazeko zuzendaritza-taldeak eta Noelia Escobarrek, Incoteceko aholkulariak. Hau Beazekin lankidetzan ari da zerbitzu hori diseinatzen eta abian jartzen. Topaketan, Suspertze eta erresilientzia Plan Nazionalaz hitz egingo da, baita PERTEez ere. Figura hori plan hori osatzen duten proiektu […]

  • Informazio-jardunaldia – Beaz NextGeneration EU

    Maiatzaren 12an, 09:30etik 11:00etara, Beaz NextGeneration EU zerbitzu berriari buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu dugu. Bertan parte hartuko dute Beazeko zuzendaritza-taldeak eta Noelia Escobarrek, Incoteceko aholkulariak. Hau Beazekin lankidetzan ari da zerbitzu hori diseinatzen eta abian jartzen. Topaketan, Suspertze eta erresilientzia Plan Nazionalaz hitz egingo da, baita PERTEez ere. Figura hori plan hori osatzen duten proiektu […]

  • Inbertsioa eta komunikazioa, Prestaekin 2021 azken saioak

    Ekainean amaituko da Prestaekin programaren bosgarren edizioa, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak eta Beazek bultzatzen dutena, ekintzaileen enpresa-gaitasuna hobetzeko. Helburu horrekin, otsailetik hainbat prestakuntza-saio antolatu dira enpresa-proiektu bat sendotzeko eta aurrera egiteko funtsezko gaiei buruz. Orain arte, negozio-plana, Lean metodologia, marka eta marketin digitaleko estrategia bat definitzeko tresnak eta finantza-informazioaren interpretazioa jorratu dira. Maiatzean inbertsioaren txanda […]

  • BBDW21, zabalik dago jardueren deialdia

    Azaoaren 18tik 25era Bilbao Bizkaia Design Week 2021 burutuko da "Bidegurutzeak eta transizioak"lelopean. Orain, sormen-sektoreko profesionalek, enpresek edo erakundeek eduki-proposamenak aurkezteko aukera ematen duen deialdia irekiko dugu. Besteak beste, animazioa, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, interiorismoa, makerrak, moda, publizitatea, teknologiak eta bideojokoak sektoreei zuzendutako deialdi honen helburuak dira gai nagusiari buruzko ikuspegiak zabaltzea, aukera-esparruak aurkitzea […]

  • EIC Accelerator aurkezpenaren webinarra

    Ekainaren 8an, Beazek EIC Accelerator-ari buruzko webminar bat antolatu du. Horizonte Europa programaren funtsezko tresna hau ETEetan eta startupetan inpaktu handiko proiektu berritzaile disruptiboak laguntzeko pentsatuta dago. Bileran EIC Accelerator-aren funtsezko alderdiak jorratuko dira: enpresa onuradunak, finantzaketa erabilgarria eta eskaera- eta ebaluazio-prozesu berrituak. Horretarako, Europako programen koordinazioan espezializatutako aholkularitza-enpresa baten laguntza izango dugu. Ikuspuntu praktikoa […]

  • Provider enpresa-ideien II. lehiaketa: sarien banaketa

    Ekainaren 18an BIC Bizkaian Provider enpresa-ideien lehiaketako sariak banatuko dira. Bertan izango dira Diseñalmi eta Vertex, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak LHko ikasleen artean 4.0 industriarako irtenbideen negozio hornitzaile berrien ekintzailetza sustatzeko bultzatzen duten programa honen 2. edizioaren irabazleak. Almi Ikastexeko taldearen Diseñalmi proiektua betaurreko batzuk dira, Errealitate Birtualeko eta 3D inprimaketako teknologiak integratzen dituztenak, […]

  • Emprendedor XXI sariak, Bizkaiko lau enpresa finalean

    Uztailaren 1ean Caixabank eta Enisak ematen dituzten Emprendedor XXI sarien banaketa izango da. Finalisten artean Bizkaiko 4 enpresa daude. Emprendedor XXI sariek bi kategoria bereizten dituzte, horietako bat lurraldeko enpresa onenari ematen zaion eskualdeko saria. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, aurtengo irabazlea Ironchip Telco startup bizkaitarra da, geolokalizazioan oinarritutako zibersegurtasuneko produktuak sortzen espezializatua. Bigarren kategoriak, Emprendedor […]

  • Zitek-ek Handira JO saruak banatuko ditu

    Uztailaren 15ean Emprender Zitekek Handira JO sariak banatuko ditu, enpresa proiektua izateko aukera duten EHUko doktoretza-tesi onenak errekonozitzeko. Euskal Herriko Unibertsitateak, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak eta Beazek, Zitek-en sustatzaileek, ekimen berri hau gehitu diote EHUren Bizkaiko Campusean kultura ekintzailea sustatzeko eta enpresen sorrera bultzatzeko programari, unibertsitateko ikerketa-taldeen I+G+b emaitzak ustiatuz. Handira JO 2016-2020 bitartean enpresa-proiektua […]

  • BIND 4.0 – Demo day 2021

    Uztailaren 6an eta 7an BIND 4.0. urteroko topaketa egingo da. The Ope n Innovation Showcase streaming bidez izango da, eta azken edizio honetan garatutako proiektu teknologikoak erakusteko nahiz hurrengo edizioa aurkezteko balioko du. 2021ekoa Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen lankidetza publiko-pribatuko ekimen honen bosgarren deialdia izan da, foru aldundien eta euskal BICen laguntzarekin, besteak beste, Beazen […]

  • Bind 4.0: izena emateko epea zabalik

    Irailaren 10era arte zabalik egongo da epea BIND 4.0 programaren seigarren edizioan izena emateko. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiek bultzatutako azelerazio publiko-pribatuko programa da. Produktu eta zerbitzu teknologiko disruptiboak eta soluzio teknologiko bat merkatuan edo azken garapen-fasean dituzten munduko edozein lekutako startupek parte har dezakete, enpresei balioa eman diezaieketenak. 65 enpresa handi […]

  • Tangram azelerazio programaren 1. edizioa

    Irailaren 12ra arte zabalik egongo da epea Tangram Azelerazio Programarako proiektuak aurkezteko. Programa hori impact Hubek garatu du, PwC eta Beazekin batera, ekintzailetza-proiektu jasangarri eta zirkularrak laguntzeko. Izen-ematea. Programa sortu berri diren startupei zuzenduta dago, baldin eta merkaturatutako Gutxieneko Produktu Bideragarria badute eta trakzioa erakusten badute. Aurkezten diren proiektuek eta ekimenek 4 gai izango dituzte […]

  • 42 Urduliz, 3, igerilekua zabalduko da

    Irailaren 6an hirugarren igerilekua irekiko dugu, 42 Urdulizen. Igerilekua da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campus horretan behin betiko onartua izateko gainditu beharreko proba. Segidako 26 eguneko denboraldian parte-hartzaielak era bat murgiltzen dira  kodearen munduan eta 42 filosofiaren gakoak ezagutzen dituzte. Bertara sartzeko, trebetasunen bi test gainditu behar dira eta izena eman. […]

  • Emakumeen lidergoari buruzko informazio-bilera

    Irailaren 17 eta 24an, Beazen, Asociación Mujer Siglo XXIek, Instituto de Liderazgo Femenino-rekin batera,"Emakumeen lidergoaren dekalogoa exekutibo eta zuzendarientzat" bilera burutuko da. Prestakuntza-hitzordu gisa planteatuta, bertan zenbait tresna eta ariketa proposatuko dira, erakundeetan eta horiek osatzen dituzten pertsonetan emakumeen lidergo-ohiturak garatzeko; era berean, hainbat talde-jarduera egongo dira baliabideak partekatzeko. Olatz Goitia Beazeko zuzendariak inauguratuko du […]

  • 42 Urduliz, talentu digitala Bizkaiko enpresen zerbitzura – Aurkezpen-saioa

    Irailaren 20an, 11:00etan, Beazek jardunaldi bat antolatu du Telefonica Fundazioarekin batera bultzatzen duen 42 Urduliz programazio-campusa lurraldeko enpresei aurkezteko. Saioa online izango da, eta Ekonomia Sustatzeko Saileko Joseba Mariezkurrena eta Beazeko Ander Muñoz izango dira proiektuaren gakoak eta enpresa txiki eta ertainek talentu digital kualifikatua nola lor dezaketen azalduko dutenak. 42 Urduliz 42. sareko 36. […]

  • Egizu bat emakumeen ekintzailetza programarekin – Informazio-saioa, ANDREkintzailea

    ANDREkintzailea programaren zortzigarren edizioa hasiko da. Emakumeek zuzendutako enpresak indartzeko sortutako proiektua da, eta zuk ere horrekin bat egin dezakezu. Horretarako, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu irailaren 24an. Izen-ematea! ANDREkintzailea Ekonomia Sustazeki Sailak sortutako ekimena da, emakumeen ekintzailetza errazteko eta emakumeek enpresa-sarean duten presentzia ikusarazteko. Laguntza-programa gisa definitzen da, eta prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea. […]