Zazpi ikastetxe, zortzi proiektu, iritsi dira Provider proiektu teknologikoen V. lehiaketako finalera. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko.