NIC

Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • NIC hitzaldia – Adineko aktiboak – beharra, erronka eta aukera

    Urriaren 27an Nagusi Intelligence Center, NIC hitzaldi tematikoa antolatu dugu, eta izena eman dezakezu. Oraingoan, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioarekin (BIOEF),  SECOT Bizkaia elkartearekin eta Sensalus, adineko pertsonentzako fitness aplikazio bat garatu duen startup bizkaitarrarekin bat egingo dugu. Aurkezpenen ondoren, lan-saioa egingo da bertaratutako pertsona guztiekin.  

  • NIC hitzaldi tematikoa – Adinekoak erabiltzaile digital gisa

    Edificio Ensanche. Plaza del Ensanche, 48009 BIlbao

    Azaroaren 23an Nagusi Intelligence Centerrek eta Bilbao Ekintzak Zabalgunea Eraikinean hitzaldi tematiko bat antolatuko dute «Adinekoak erabiltzaile digital gisa» izenburuarekin. Eman izena! Bilbao Bizkaia Design Weeken barnean dago, eta elkarrizketan jorratuko dute Silver Economyra bideratutako teknologia irtenbideen diseinua. Beren ikuspuntua emango dute Lorena Pazek, esperientzia digitalen ikertzaile eta diseinatzaileak, Tellmewow Bilboko estudioak, Senior Gamesen garapenean […]

  • NIC Enpresen 2. Topaketa

    Abenduaren 1ean NIC Enpresen 2. Topaketa egingo dugu, non NIC estrategiari atxikitako enpresak eta gure coworking gunean instalatutako startupak gonbidatuta egongo zarete. Helburu nagusia dugu elkar ezagutzea eta abian jarri beharreko ekimen eta proiektu berriak identifikatzea, banaka edo elkarlanean.  Horretarako, NIC Ekintzailea eta NIC Enpresa ardatzen jardueraren gainbegirada labur bat egingo dugu, Ekonomi Sustapen Sailak […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Talentu seniorra, gizartearentzako aktiboa

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Nagusi Intelligence Centerren 2023ko lehen hitzaldi tematikoa talentu seniorrari buruzkoa izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, Urduliz dorrean. Izen-ematea. Nagusi Intelligence Centerren 2023ko lehen hitzaldi tematikoa talentu seniorrari buruzkoa izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, Urduliz dorrean. Izen-ematea. Ohi bezala, hainbat ikuspegi uztartuko ditugu. Kasu honetan, irakasle ekintzaile batena, Iñaki Ortegak bere burua […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Turismo aukerak sektore soziosanitarioarentzat

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Datorren martxoaren 2rako, 9:30etatik 12:00etara,"Turismo aukerak sektore soziosanitarioarentzat" hitzaldia antolatu dugu. Ema-izena.   Topaketaren helburua aukeratutako gaiaren ikuspegi anitza eskaintzea izango da. Helburu horietan lagunduko dute BayParker Consulting-ek, osasun turismora bideratuta, Ballesol-ek, familia atsedenaren programarekin eta Costa Blanca Senior eta Quironsalud enpresek, Silver segmentuko turismoari buruz duen ikuspegia osasun-arretako programarekin. Atsedenaldiaren ondoren, lan-saioa ere ez da […]

  • IKZ Zaintza Zerbitzua, txosten monografikoaren aurkezpena

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Martxoaren 30ean, Nagusi Intelligence Centerrek txosten monografiko berri bat aurkeztuko du, oraingo honetan, adineko pertsonen nahi gabeko bakardadeari buruzkoa.  Saioari hasiera emango dio Trinidad de Lorenzo soziologo eta Gurutze Gorriko Berrikuntza Unitateko kideak. Gizarte-isolamendu subjektiboaren -bakardadea- eta gizarte-isolamendu objektiboaren -gizarte-sare mugatua- arteko desberdintasun nagusiak aztertuko ditu. Ondoren, Antares Consultingek NICeko Zaintza eta Adimen Lehiakorreko zerbitzuak […]

  • NICeko hitzaldi tematikoa – Berrikuntza irekia eta silver economy

    Badugu data NICeko hurrengo hitzaldi tematikorako. Apirilaren 27an, Urduliz Dorreko 4. solairuan espero zaituztegu zilarrezko ekonomiaren zerbitzura irekitako berrikuntzari buruz hausnartzeko. Eman izena! Berrikuntzaz, oro har, eta Beazek duela lau urtetik bultzatzen duen BIOK! berrikuntza irekiko plataformaz arituko gara. Gurekin egongo da Carlos Grande Sellera, Pëtri Laboratorio de ideas-koa. Era berean, Segurma eta Godana Analyticsek, Nagusi […]

  • Nagusi Intelligence Center – SilverConnect

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Maiaztaren 19an, Nagusi Intelligence Center-ek SilverConnect jardunaldia antolatuko du. Gonbidapena behar da.  Ekonomia zilarreztatuaren sektorean lan egiten duten startup eta erakundeak elkartzea eta konektatzea, lankidetza-aukerak identifikatzeko, horixe da topaketaren lehentasunezko helburuetako bat. Era berean, ekintzaileek eta enpresek dituzten baliabide instituzionalak xehetasunez ezagutaraztea, Beaz, Seed Capital Bizkaia eta Bizkaia Talenteko arduradunek azalduko dutena. Aurkezpenen ondoren, topaketa […]

  • NIC Hitzaldi tematikoa, bizitza-luzera berria aukera gisa, sektorea, jarduera edo negozioa edozein dela ere

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Maiatzaren 25ean Nagusi Intelligence Centerek hilero antolatzen duen hitzaldi tematikoa izango da. Oraingo honetan, bizitza-luzeratik eratorritako erronkak eta aukerak aztertuko dira. Izen-ematea. Arantxa González de Heredia, Arrasateko Unibertsitateko diseinu industrialeko ingeniaria, Hector Olabegogeaskoetxea, Bihar Homecare startupeko zuzendaria, eta Borja Gárate, Laboral Kutxako berrikuntza teknikaria eta Lagun Aro Aseguruetakoa izango dira beren ezagutza ematen. Aurkezpenen ondoren, […]

  • Hackathona, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzkoa. Izen-emateak zabalik!

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Ekainaren 9an eta 10ean, ekintzailetzari eta zilarrezko ekonomiari buruzko hackathon bat egingo da Nagusi Intelligence Center (NIC) espazioan. Izen-emateak.  NICek, 42 Urdulizek, Mondragon Unibertsitateak eta Bizkaia Talentek antolatua, topaketa honen xedea honako hau da: talentu gazteen eta berrikuntza-erronkak dituzten erreferentziazko enpresen artean lankidetza sustatzea. Kasu honetan enpresak Kaiku eta Sener dira. Erronkak bere eginez, hackathonean izena […]

  • Hitzaldi tematikoa: NIC – Jarduera eta ariketa fisikoaren garrantzia adinekoengan

    Uztailaren 20an, Bilboko Zabalgune eraikinean, ariketa fisikoa adinekoentzat zein garrantzitsua den lantzeko hitzaldi bat antolatuko dute Nagusi Intelligence Center delakoak eta Bilbao Ekintzak. Izen-emateak. Hauexek izango dira hizlariak: Ageing On, EHUko ikerketa-taldea; Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako arloa, zeinak Aukeragune zentroa aurkeztuko baitu, eta Mugikon eta Ikaika Training start-upak. Aurkezpena eta gero, taldean lan egiteko saio bat […]

  • Zaintza eta Adimen Lehiakorrerako Zerbitzuaren 6. monografikoaren aurkezpena

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Datorren irailaren 28an, Nagusi Intelligence Center – NICek Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren seigarren monografikoa aurkeztuko du, "Negozio-aukerak elikadura seniorraren sektorean" izenburupean. Eman-izena. Adineko pertsonen elikadurak eginkizun erabakigarria du zahartzaroan bizitza osasungarria eta aktiboa izateko. Elikadura osasungarriak gaixotasun kronikoak prebenitzen eta funtzio inmunologikoa hobetzen laguntzen du, eta, horrez gain, oso garrtantzitsua da gorputzaren funtsezko beste […]

  • Hitzaldi tematikoa NIC – Narriadura kognitiboa eta osasun mentala Silver biztanlerian

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Hurrengo NIC hitzaldia urriaren 26an izango da; bertan, narriadura kognitiboaren inguruan arituko gara, zahartzaroko afekziorik ohikoena eta desgaitasun eta mendetasunen kausa nagusietako bat. Eman izena! Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa-zentroarekin, DomusVi egoitzarekin eta Accexible, izeneko startuparekin batera egingo dugu solasaldia. Azken hori aitzindaria da mintzamenaren bidez osasun mentalarekin lotutako gaixotasunen detekzio goiztiarrean. Era berean, […]

  • IKZ Zaintza Zerbitzua eta Adimen Lehiakorra, 7. txosten monografikoaren aurkezpena

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Abenduaren 15ean, Nagusi Intelligence Center zentroan Zaintza eta Adimen Lehiakorreko zerbitzuak egindako txosten monografiko berria aurkeztuko da Adimen artifiziala eta horrek Silver Economy sektoreko enpresetan dituen aplikazioak eta negozio aukerak aztertzen ari dira.

  • NIC enpresen topaketa

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Otsailaren 6an, Nagusi Intelligence Centerrek urtean zehar antolatzen dituen bi topaketetako lehena hartuko du, NIC enpresei bakarrik zuzenduta, haien artean sinergiak sortzen laguntzeko eta informazio garrantzitsua aurkezteko.

  • Nagusi Intelligence Center 8. txosten monografikoa: osasun mentala

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Martxoaren 21ean, Nagusi Intelligence Centerrek txosten monografiko berri baten aurkezpena hartuko du, Zaintza eta Adimen Lehiakorreko zerbitzuak egina. Oraingoan, aztergaia “Adinekoen osasun mentala” izango da.

  • BIOK erronka! DomusVi: informazio-jardunaldia

    Maiatxaren 16an, online informazio-jardunaldi bat antolatu dugu, DomusVi-k BIOK! plataformaren bidez abiarazitako berrikuntza irekiaren erronka aurkezteko. Inskripzioak.

  • Nagusi Intelligence Center monografikoa: gaixotasun kronikoak

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Irailaren 26an, Nagusi Intelligence Center-en, “Zer eragin du gaixotasun kronikoak zahartzaroan?” monografikoa aurkeztuko da, Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuak egina.