jardunaldia

Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Bilera Bizkaiko gizarte erakundeekin

    Beaz Sabino Arana 8,Bilbao,Bizkaia,España

    Maiatzean 2019ko Gizarte Ekintzailetza eta Berrikuntza foru programan eskaerak egiteko epea zabalduko da. Oraindik bi hilabete falta dira, baina diru-laguntzaren berritasunak kontuan hartuz martxoaren 4an bilera antolatu dugu Beazen Bizkaiko gizarte erakundeekin.  Dekretuan agertzen diren ekite-ildo berriez hitz egingo dugu, bereziki erakunde onuradunen profilaren zabaltzeaz eta ordezkaritza gehien duten antolakundeei ematen zaien laguntzaz. 2019ko deialdian gizarte […]

  • Innova Bilbao 2019

    Museo Guggenheim Bilbao

    Apirilaren 5 eta 6an Guggenheim museoan  Innova Bilbao 2019 burutuko da. Bi egunetan hainbat eremutako adituek berrikuntza eta negozio digitalaz hitz egingo dute.   Bileran parte hartuko dutenen artean oso izen ezagunak daude: Oriol Bonet, José Luis Moro, Silvia Leal, Maïder Tomasena, Carlos Alcántara, Laura Baena, Rocío Pomares eta Ecequiel Barricar . Marketin, publizitate, musika, psikologia, […]

  • Zitek jardunaldia: unibertsitate-enpresak sortzeko aukerak

    Escuela de Ingeniería BIlbao. Edificio I. Sala de conferencias

    Ekainaren 12an Zitek-ek  "Unibertsitate-enpresak sortzeko eta ikerketaren emaitzak transferitzeko aukerak EHUn" jardunaldia antolatu du Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Edonor joan daiteke..Egitaraua 12.00-12.10: Enrique Amezua, Ingeniaritza Eskolako Zuzendariaren ongi etorria. 12.10-12.40: Enpresak sortzeko aukera berriak – spin off-ak. Juan Arrue. BEAZeko Enpresen Sorkuntzarako teknikaria / Zitek-eko teknikari arduraduna. 12.40-13.10: Ikerketaren emaitzak transferitzeko abaguneak. Gorka Artola. UPV/EHUko Berrikuntza […]

  • Informazio jardunaldia, MassChallenge-Biscay 2020

    Beaz Sabino Arana 8,Bilbao,Bizkaia,España

    Urtarrilaren 22an, 16:00etan, Beazen MassChallenge-Biscay programaren deialdi berriari buruzko informazio-jardunaldia izango da. Ekimen hau zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ezin hobea da, Bizkaiko eta Gipuzkoako 55 startupi Bostonen azelerazio-tailer trinko bat jarraitzeko aukera eman baitie, eta orain zuk ere horren parte har dezakezu.  

  • Gizarte ekintzako jardunaldia: etxeko zaintza eta iraupenerako teknologiak

    Palacio Euskalduna

    Urtarrilaren 23n,  ostegunean, Gizarte Ekintzako Foru Departamentuak EtxeTIC ekimena aurkeztuko du, etxeko iraupen luzeko zainketetan teknologien erabilera sustatzen duena. Topaketa, gainera, erronka teknologiko bat abiarazteko esparrua izango da, startup eta ekintzaileei aukera emango diena zainketarekin eta etxean egotearekin lotutako arazo zehatz bati irtenbideak proposatzeko. Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuaz gain, teknologia, gerontologia eta CLDetako profesionalek […]

  • Insurance World Challenges 2020

    Martxoaren 26an, Euskalduna Jauregiak Insurance Challenges 2020 hartuko du, aseguru-industriako enpresa berritzaileenen topagune nagusia. Eguneko agendan hitzaldiak, eztabaidak, sari bat eta hainbat Show & Tell aurkezpen daude, sektoreko startups ezberdinen esperientzia ezagutzeko aukera emango dutenak. Olatz Goitia Beaz saioko zuzendariak gidatuko du lehen saioa, eta, bertan, Asimob, Dacadoo, Wattio, Joinup eta BBF taldeek hartuko dute parte; […]

  • Marketing Center industria jardunaldia

    Abenduaren 16an, Industrial Marketing Centerrek   jardunaldi bat antolatu du marketinaren eta salmenten sektoreari buruz eta Covid-19aren inpaktuaren ondoren dituen erronkei buruz hausnartzeko. Topaketan, Industrial Marketing Center aurkeztuko da. Bilboko Merkataritza Ganberak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, industria-enpresei beren marketin-estrategiak, merkatuen garapena eta merkataritza-inteligentzia optimizatzen laguntzeko. 2020ko uztailean sortua, zentroaren lehentasunen artean ezagutza sortzea […]

  • Beazen modelizazio matematiko zerbitzuaren aurkezpena

    Martxoaren 16an jardunaldi bat antolatu du Beazek, Basque Center for Applied Mathematics, BCAMekin lankidetzan, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eta startupei eskaintzen dien Modelizazio Matematiko Zerbitzua aurkezteko. Zerbitzu horren helburua da beren datuen kudeaketa eta simulazio-eredu matematikoen erabilera optimizatzea. Izen-ematea martxoaren 12ra arte. Asmoa berehala bigarren edizioa izango duen zerbitzuaren irismena azaltzea da. Horretarako, lehen […]

  • Informazio-jardunaldia – Beaz NextGeneration EU

    Maiatzaren 12an, 09:30etik 11:00etara, Beaz NextGeneration EU zerbitzu berriari buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu dugu. Bertan parte hartuko dute Beazeko zuzendaritza-taldeak eta Noelia Escobarrek, Incoteceko aholkulariak. Hau Beazekin lankidetzan ari da zerbitzu hori diseinatzen eta abian jartzen. Topaketan, Suspertze eta erresilientzia Plan Nazionalaz hitz egingo da, baita PERTEez ere. Figura hori plan hori osatzen duten proiektu […]

  • BIOK! Eroski – informazio-jardunaldia

    Ekainaren 8an informazio-jardunaldi bat antolatu dugu streaming bidez Beazek plazaratutako azken BIOK! erronka, oraingo honetan Eroski-arekin lankidetzan, aurkezteko. Izen-ematea.  Bertan, Eroski eta Beazeko talde teknikoek parte hartuko dute, eta erronkaren zergatian eta helburuetan sakonduko dute, baita BIOK! dinamikan ere. Oinarriak eta desafioaren deskribapena irakurrri ondoren sortzen ari zaizuen edozein zalantza ere argituko dugu.

  • “Kolonbiako talentua Bizkaiko aukera profesionalekin lotzen” jardunaldia

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Irailaren 16an, Bilboko Kolonbiako Kontsulatuak, Colombia Nos Une programaren bidez eta Beaz eta Bizkaia Talent erakundeen laguntzarekin, Bizkaian bizi den Kolonbiako komunitateari zuzendutako jardunaldi bat antolatuko du. Jardunaldiaren helburua lurraldean garapen profesionalerako, ekintzailetzarako eta integraziorako dauden aukerak ezagutaraztea da.