ekintzailetza

Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • BFA – Enpresa Berritzaileak Sortzeko programa

    Martxoaren 7ra arte zabalik egongo da epea Enpresa Berritzaile Berrien Sorkuntza programan eskaerak egiteko. Horren bidez Aldundiak enpresa berrien sorkuntzari eta barne-ekintzailetza proiektuetako negozio-unitate berriei ematen dei laguntza.  2019ko dekretuak azken honetan berritasuna dakar, izan ere diru-laguntza jaso ahal izateko gutxieneko lanpostu kopurua 7ra murriztu da, enpresa txikiek estrategia dibertsifika dezaten erraztasunak emanez. Beaz da foru […]

  • MassChallenge-Biscay, beste deialdi bat zabalduko dugu

    Zenbait egunen buruan MassChallenge-Biscayren 4. edizioan eskaerak egiteko epea zabalduko dugu. Programa honek aukera ematen die Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresei Bostonen bizkortze-lantegi trinko batean parte hartu dezaten eta urtero MassChallengek antolatzen duen munduko lehiaketan sartu ahal izateko. Ekintzailea bazara edo enpresa bat badaukazu, nahiz eta hasierako garapen-faseetan izan, eta zure proiektua sendotzen aurrera egiten jarraitu […]

  • Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza

    Basque Health Cluster-ek eta Beazek "osasun-produktuak fabrikatzen dituen enpresa bat sortzea eta kudeatzea" ikastaroa antolatu dute.  Prestakuntzak berebiziko garrantzia du bizi garen uneon, osasunarekin lotutako ekonomia garatzen jarraitzearen garrantzia agerian geratu delako. Ikastaroak 13 lan-saio izango ditu, eta, horietan, enpresaren kudeaketarekin eta administrazioarekin, finantzaketa publiko eta pribatuarekin, banaketarekin, erregulazioarekin edo zentro teknologikoekiko lankidetzarekin lotutako alderdiak […]

  • XVI. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

    Martxoaren 3 eta 4an Deustuko Unibertsitateak XVI. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa antolatuko du eta bertan parte hartuko duten ehun enpresekin online konektatu ahalko duzu, aurretiaz izena  emanda..  Urtero bezala, Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateak bere zerbitzuen, instalazioen, programen eta prestakuntza-proposamenen berri emango du, horien artean dagoela Ekintzailetza Ekinean master duala. Horrez gain, Deustokabi eta Innogune inkubagailuak […]

  • E-MPRENDE 2022 lehiaketaren finala

    Abenduaren 1ean izango da E-MPRENDE lehiaketaren finala. Bizkaiko Foru Aldundiak beste erakunde publiko eta euskal unibertsitate batzuekin batera antolatu du unibertsitateko ekintzailetza sustatzeko. Bertan parte hartuko dute enpresa simulazioko lehiaketa honen lehen bi faseetan puntuazio handiena lortu duten ikasleek. Puntu horiek lortzeko Gestionet Taldeak garatutako hainbat gamifikazio plataformekin lehiatu beharko dira eta beraien ekintzailetza gaitasun […]

  • Egin eta Ekin: Bizkaian ekiten ikasten

    BIC Bizkaia

    Otsailaren 28an, Egin eta Ekin programaren esparruan, IES Botikazar BHIko ikasleek BIC Bizkaia bisitatuko dute. 2008an Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen programa honen helburua da eskola urteetan hastea jarrera ekintzailea sustatzen. Hau da, gazteek ikas dezatela iniziatiba izaten eta erabakiak eta erantzukizunak hartzen. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeei zuzendutako programa honetan eskola teorikoak, tailer praktikoak, […]

  • Euskadiko EmprendeXXI Saria

    LABe Digital Gastronomy Lab - Donosti

    Apirilaren 18an Euskadiko EmprendeXXI Sariaren eskualdeko finala izango da, eta sei startup lehiatuko dira, horien artean Bizkaiko Landatu Solar, Legit.Health, Libere eta H2site.   Finala aurten Donostian ospatuko den DayOne Innovation Summit PV topaketaren barruan izango da. Gai-zerrendan, enpresen aurkezpenez gain, "Sartupen euskal ekosistema"-ri buruzko mahai-inguru bat dago aurreikusita, eta bertan parte hartuko dute Asier Alea […]

  • BVenture 2023

    Palacio Euskalduna

    Urriaren 17an eta 18an B-Venture ekimenaren zortzigarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak, penintsularen iparraldeko ekintzailetza-espazio handienenan. Sarrerak. Deialdi berriko 27 protagonistak honako hauek izango dira: The Good Goal, Universal Omics, Oreka Circular Economy, Grabit, Surphase, Data Value Management, Bromalgae, Hydrogen on site, Venped, Ditto Educación, Sangenso, Emocional, Glucovibes, Biodata Devices, Cimico, Suacara lighting, Gamium Corporation, Delikatetxe, Eqidata, OnTour Up, Smartur, Proteinmat Materials, Hovering Solutions, Roseo Eólica Urbana, Re.Set, Landatu Solar eta Poly Rewards. Proiektu horiei B-Venturek ikusgarritasuna emango die, eta harremanetan jarriko da […]