BIC Bizkaia

Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Provider: enpresa-ideien lehiaketa

    Martxoaren 16ra arte dago zabalik Provider Programako enpresa ideien lehiaketara proiektuak aurkezteko epea.  Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute Bizkaiko Lanbide Heziketako Zentroetako kide diren edota Urratsbat programaren laguntza izan duten pertsonek. Izen hori duen programaren bidez, Tknikak enpresak sortzen laguntzen du. Ondoen baloratutako bi ekimenek 6 hilabeteko egonaldia irabaziko dute BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ekintzailetza […]

  • BIC Bizkaia bisitak – 2020ko martxoa

    BIC Bizkaia Beaz enpresak kudeatzen duen inkubagailuetako bat da.  Beste batzuekiko alderik handiena manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan eta bio-mikro-nano teknologian espezializatzea da.  Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago, 6.000 m2 hartzen ditu eta batez beste % 90etik gorako okupazioa du. BIC Bizkaiak 31 modulu indibidual ditu, hainbat enpresak okupatuak, eta sustatzaileen gela bat, aurre-inkubazio […]

  • B2B salmentei buruzko BIND 4.0 jardunaldia, BIC Bizkaian

    Martxoaren 9an eta 10ean BIC Bizkaiak B2B salmentei buruzko BIND 4.0 tailerra egingo du, Paul Celen-ek, salmenten kudeaketan eta marketinean espezializatutako aholkulariak, emango duena. Bere hitzaldian, Celenek go-to-market estrategia edo salmenta ereduen diseinua bezalako gaiak jorratuko ditu, eta enpresa bat merkatuko lider bihurtzen duten gakoak azalduko ditu. Topaketa hau BIND 4.0 programaren laugarren edizioaren barruan […]

  • BIC Bizkaia, 2022ko apirileko jarduerak

    Apirilean zehar, BIC Bizkaia, bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuetan eta teknologia garbietan aditua den inkubagailua (Zamudioko Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatuta), hainbat topaketa hartuko ditu. Horien bidez aldarrikatuko du, batetik, enpresa zentro gisa duen eginkizuna eta bestetik, euskal ekosistema ekintzailean duen parte hartze aktiboa. Beste jarduera batzuen artean, Basque Health Cluster workshoparen aurkezpen bat egongo da […]

  • Provider 2024 lehiaketa – sari banaketa

    BIC Bizkaia

    Zazpi ikastetxe, zortzi proiektu, iritsi dira Provider proiektu teknologikoen V. lehiaketako finalera. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko.