42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz
Abenduaren 11n eta 16an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz Bizkaia programazio campusean.
Abenduaren 12an eta 13an Bilbao International Games Conference topaketaren laugarren edizioa egingo da Euskalduna Jauregian. Topaketa hau bideojokoaren, animazio digitalaren eta sormen-industrien arloko profesionalentzako erreferentziazko hitzordua da.