Albisteak

BIOK! erronka plazaratu dugu Maier S.Coop -ekin batera

MAIER S.Coopek berrrikuntza irekiko erronka bat plazaratu du BIOK! plataformaren bidez. Argiztapen anbiental aurreratua eta elektronika malgua dira gako-hitzak desafio honetan eta konponbideak ekainaren 9ra arte bidal daitezke.

BFAren laguntzak – Trantsizio Digital eta Berdea programa

Trantsizio Digital eta Berdea programarako eskaerak zabalik daude. Programa horren bidez, digitalizazio oinarrizko edo aurreratuko eta ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko enpresak eta proiektuak babesten dira.

Food 4 Future: ezagutu elikagaien sektorea aldatzen ari diren konponbideak

Maiatzaren 16tik 18ra Food 4 Future biltzarrean 7000 bisitari eta 250 erakusle baino gehiago elkartuko dira BECen elikagai-industriaren berrrikuntza, erronka eta joerez hitz egiteko. Bertan egongo dira Bizkaiko Foru Aldundia […]

Provider 2023 lehiaketa – Proiektuen defentsa

Sei ikastetxe, zortzi proiektu, iritsi dira Provider proiektu teknologikoen IV. lehiaketako finalera. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko.  

Azken egunak Barne-ekintzailetza eta negozio-eredu berriak zerbitzuan izena emateko

Apirilaten 14ra arte zabalik egongo da Beazen Barne-ekintzailetza eta negozio-eredu berriak zerbitzuaren deialdi berria. Zerbitzua merkatuko aukera berriak identifikatu, sortu eta garatu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, […]

Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren 4. edizioa

Beazek eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren 4. edizioa abiarazi dugu, BCAMekin lankidetzan, I+G+Bko eragileen eta enpresa-sarearen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzeko.

Beaz Acceleration Program – Deialdi berria

Apirilaren 17an, Beaz Acceleration Program ekimenaren 2. deialdia irekiko dugu. Egun batzuk geroago, apirilaren 21ean, BAT, B Accelerator Tower-en, informazio-topaketa bat egingo da edizio berri honen gako guztiak azaltzeko.

BFAren laguntzak – Artisautzaren sustapena

Maiatzaren 16ra arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko Foru Programan eskabideak egiteko. Helburua Bizkaian sektoreko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.

DFBren laguntzak – Innobideak – Kudeabide 2023

Irailaren 29ra arte zabalik egongo da epea Innobideak – Kudeabide programan eskaerak egiteko, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozen proiektuei laguntzeko, lehiakortasuna hobetze aldera.

Piscine Discovery Women

Apirilaren 24tik 28ra, 42 Urdulizen 3.  Piscine Discovery Women izango da, programazio-gaietan interesaturik dauden emakumeei berariaz zuzenduta. Izen-ematea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA