Albisteak

Eusko Jaurlaritza – Gauzatu programa

Gauzatu programaren deialdi berria ireki da eta horren bidez Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak teknologian oinarrituta dauden eta/edo berritzaileak diren ETEak sortu eta garatzea bultzatu nahi du.

Comprendedor sariak 2015

Empresa y Sociedad Fundazioak Comprendedor sarien bigarren ediziorako deia egin du. B2B ekintzaileei beren lehenengo bezeroak lortzen laguntzea da sari horien helburua. Hautagaitzak: ekainaren 27ra arte.

Diseinuaren Sari Nazionalak 2015

Jaime Moreno Medina (kategoria profesionalean) eta Marset Iluminación (enpresen kategorian) dira Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak ematen dituen Diseinuaren Sari Nazionalen 2015eko edizio honetako irabazleak.

2.5 milioi euroko finantzaketa-txanda bat itxi du Histocell-ek

Histocell biofarmazia-enpresak 2.5 milioi eurorekin kapitala handitzeko txanda bat itxi du. Horren helburua 2015. urte amaierarako Reoxcare izeneko orbaintze-produktua nazioarteko merkatura ateratzea da.

Diseinu Elkarteen III. Topaketa Nazionala

Ekainaren 11n eta 12an Diseinu Elkarteen 3. Topaketa Nazionalean parte hartuko dugu, Malagan. Diseinu Elkarteen Espainiako Sareak (READ) antolatzen ditu topaketa horiek, sektoreko protagonisten arteko aliantza sendotzeko eta diseinu onak […]

ENISA lerroa-Agenda Digitala

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak IKTen sektoreko ETEentzako den eta 15 milioi euroko zuzkidura duen ENISA lerroa- Agenda Digitala 2015 onetsi du.

DCC HEBE jardunaldia: moda sortzaile gazteen eguna

Ekainaren 17an III. DCC (Diseñar, crear, comunicar) jardunaldia hartuko du Bizkaia Sortzailea Espazioak. HEBE plataformak antolatua da, moda sortzeko talentua sustatzeko helburuarekin. Elevator Pitch saio bat ere egingo da topaketan […]

creaModa 2015

Ekainaren 15era arte irekita egongo da creaModa izeneko moda diseinuaren lehiaketara aurkezteko epea. Azaroaren 28an izango da BECen, Expocosmética Bilbao azokarekin batera. 35 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago.

Europako Batzordeak bultzada berria eman dio Biolani

Biolan MicroBioSensores-ek aurkeztutako SO2SAFE proiektuak ETE tresna izeneko programaren 1. fasean lortu zuen finantzaketaren ostean, Europako Batzordeak babesa eskaini dio berriz ere Kabi612n kokatutako enpresa horri eta balorazio bikaina eman […]

BFA – EETIFIL 2015

Ekainaren 19an amaituko da EETIFIL 2015 ETEetan inbertsio aurreratua egiteko laguntza planerako eskaerak aurkezteko epea. Bizkaiko enpresen ekoizpen egiturak modernizatuz lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak diruz laguntzea da programa horren helburua.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA