Beazen albisteak

Prestaekin 2025: indartu zure startup-a doako gaikuntzarekin

Otsailaren 12an aurkezpen jardunaldi bat prestatu du Prestaekin zerbitzuaren edizio berria aurkezteko. Horren bidez, Beaz-etik ekintzaileei ematen zaien laguntza indartu nahi da. 2025eko deialdian izena emateko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. 

Igerileku berria 42 Urduliz Bizkaia: 2025ko otsaila

Otsailaren 17an 42UrdulizBizkaiak igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba. 

EgokINN- Digitalizazio moduluan izena emateko epea ireki da

Urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra zabalik egongo da EgokINN programaren Digitalizazio moduluan izena emateko epea. Beaz da ETEei zuzendutako trebakuntza-programa horren sustatzailea.

Laguntzak BFA – Enpresa Berritzaileak Sortzeko, 1. deialdiak 2025

Otsailaren 3tik 28ra, bitarten zabalik egongo da Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa eskatzeko epea. Horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta enpresa berritzaile berriak haztea babesten du.

BIC Bizkaiak 10 urte betetzen ditu

Abenduaren 19an, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko auditorioan BIC Bizkaia X. urteurrena ospatuko da. Bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen eta Beazek kudeatzen duena.

Abiatu sariak (X. edizioa) banatzea

Abenduaren 2an, Bizkaia Aretoak hamargarren edizioko Abiatu sariak banatuko ditu. Sari horiek EHUren Bizkaiko campusean unibertsitate-enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortu izana aitortzen dute.cnológica del campus de Bizkaia de la UPV/EHU.

Bizkaia Web Summit Innovation Bridge: hautatutako startupak

Code Contract, Fisify, Grabit Retail, Legit Health eta Mairu dira Beazeko Innovation Bridge programaren eskutik Web Summit Lisbon 2024ra, joango diren Bizkaiko bost startupak.