Infobeaz

Zure negozio-ideia Bostonen garatzeko aukera

Maiatzaren 15a arte zabalik egongo da epea Bizkaia International Startup Connection programaren deialdi berrian parte hartzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturik, aukera ematen du Bizkaiko 24 startupek Bostongo Cambridge Innovation Center-en, CIC, lan egin dezaten.

Oraingo deialdia 2016an Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta CICek sinatutako hitzarmenaren ondoren abian jartzen den bigarrena da.  Zazpi ekintzailek bizi izan dute edo bizitzen ari dira esperientzia hau, eta diotenez “paregabea da zure negozioa garatzeko eta salmenta-prozesuaz asko ikasteko”.

Horixe adierazi zuten Raúl Otaolea eta Enrique Aguilerak (Quarizmi), esperientziako aitzindariak, maiatzaren 5ean Beazen egin zen bileran. Bertan aurretiazko helburuez, enpresatik urrun egonda eguneroko lana aurrera eramateko zailtasunez eta ikasitako guztiaz hitz egin zuten.

Irakaspenen artean bidaia egin baino lehen zertara zoazen jakin beharra dagoela  eta zure ideiaren bertsiorik onena ondo kontatzen ikasi behar dela aipatu zuten.

Bostoni dagokionez, kontaktuak lortzeko erraztasuna azpimarratu zuten eta esan zuten oso garrantzitsua dela proaktiboa eta ekimentsua izatea.

AEBetan zure negozio-ideia saltzea oso ezberdina dela kontatu zuten: “edozein une ona da”, “pitchak oso landuta daude”, “erabakiak hartzen dituenarengana heltzea oso erraza da”…

Galderen txandan denetarik izan zen, praktikoak, profesionalak, legezkoak… Europako ekintzaileek Amerikan duten harrerari dagokionez, “haiek ideiak behar dituzte eta gu proposatzeko gaude” adierazi zuten.

, , ,
Beaz

FREE
VIEW