2016ko Abiatu Sariak Flying Dodos, Insignia eta Valorización y Logística Ambiental unibertsitate enpresek irabazi dituzte. EHUren Bizkaiko campuseko hiru enpreson estrategia eta garapena goraipatu ditu epaimahaiak.
Abiatu Sariak EHUk, Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Foru Sailak eta Beazek unibertsitate-ekintzailetza sustatzeko bultzatzen duten Zitek programaren barruan antolatzen dira.
Sariok 2003an sortu ziren eta bi urtean behin ematen dira bi sailetan: Teknologia oinarriko enpresarik onena eta Enpresa berritzaile onena. Lehenengo atalean Vlorización y Logística Ambiental start-upa izan da saritua; bigarrenean Insignia eta Flying Dodos.
Sariak emateko ekitaldian parte hartu dute: Carmelo Garitaonandia eta Aitzol Lamikiz-ek, EHUren Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak, hurrenez hurren; Eva Armestok, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustapen zerbitzuburuak; eta Ainara Basurkok, Beazko zuzendari nagusiak.