Vicinay Marine munduko liderra da egitura flotagarrietarako goi-teknologiako kateen eta ainguratze-lineen diseinuan, ingeniaritzan eta fabrikazioan. Gaur egun, 30 herrialdetan baino gehiagotan merkaturatzen ditu bere produktuak eta zerbitzuak.
2019an, bezeroen esperientzia hobetzea pentsatu zuten, gehienak hirugarren herrialdeetan kokatuta baitaude. Pandemiak proiektua bizkortzera behartu zuen. Horrela sortu zen VM Remote Experience, errealitate areagotuko plataforma bat, zeinak Vicinayren lantegietara urrunetik eta denbora errealean sartzeko aukera ematen duen munduko edozein lekutatik.
Horrela, erabiltzailea aurrez aurreko bisita egiten ari bailitzan bezala sentitzen da. Tresna hori Vicinay Marine enpresaren digitalizazioan aurrerapausoa da, eta, horregatik, enpresak 2023rako helburu gisa ezarri du bezeroek, langileek eta hornitzaileek modu intentsiboan erabiltzea.