Infobeaz

Unai Rementeriak: “Birus honek ez gaitu garaituko, Bizkaia ez da geldituko”

Irailaren 28an, Gernikako Batzar Etxean, hamaikagarren legegintzaldiko politika orokorreko lehen osoko bilkura egin zen. Unai Rementaria ahaldun nagusiak pandemia batek eragindako Bizkaiak dituen erronkei heldu zien, “mundua geldiarazi eta ziurtasunik gabe utzi gaitu” adieraziz.

“Ez dakigu zer gertatuko den datorren astean, nola eboluzionatuko duen gaixotasunak, noiz helduko den txertoa, nola eragingo dion gure bizitzari, gure ekonomiari… Ez dakigu askotxorik,  “birus honek baldintzatu ahal izango gaitu, baina ez gaitu garaituko”.

Bere hitzaldian –Covid19ak eragindako familiak gogoratuz hasi zen– lehentasunezko hiru ardatz aipatu zituen: jarduera ekonomikoa eta enplegua, gizarte-ekintzaren modernizazioa eta lurraldearen hobekuntza.

“Bizkaia lurralde berdea, digitala eta eskualdeen artean berdintasuna duena izan dadin ” dagoeneko lantzen ari diren proiektuetako batzuk xehatu zituen, hala nola tokiko merkataritza digitalizatzea eta banda zabala lurralde osora zabaltzea; bizikletaren erabilera (Bike Intelligence Center), edo garapen iraunkorreko helburuekin bat datorren fiskalitatea ezartzea.

Zehazkiago, jarduera ekonomikoari dagokionez, aipagai izan zituen zituen: Bizkaia dorrea; Invest in Biscay ataria abian jartzea atzerriko inbertsioa erakartzeko; berreraikuntzarako Europako funtsak eskuratzea ahalbidetuko duten proiektu eraldatzaileak garatzea; 42 Bizkaia Eskola abiaraztea, Telefónica Fundazioarekin batera; eta Sozietateen gaineko Zergaren itzulketa aurreratzea.

Gai horiei buruzko hausnarketak zehatzago ezagutzeko, Ahaldun Nagusiaren hitzaldi osoa irakur dezakezu.

Beaz

FREE
VIEW