Infobeaz

Trantsizio digitaleko proiektuarentzat ON Bizkaia saria: PEVASA

PEVASA Bermeoko enpresa da, eta tunido tropikalak arrantzatzen dihardu. Betiere arrantza arduratsuaren abangoardiari erreparatuz, hornidura-katea iraultzatu duen soluzio digitala inplementatu du. Berrikuntza irekirako BIOK! erronkaren esparruan egin du, Code Contract eta bere Trackline plataformarekin batera.

Trackline bitarteko elektronikoz dokumentazioa trukatzeko soluzioa da. Blockchainarekin prozesuaren ekintza guztiak ziurtatzen ditu datuak ez direla aldatzen bermatzeko.

Dokumentuak kudeatzeko orduan denbora eta kostuak murriztu, jardueraren etapa bakoitzean inoiz ez bezalako gardentasuna lortu edo auditoriak eta ikuskapenak sinplifikatzeaz gain, proiektuari esker, PEVASAk trantsizio digitalean urrats irmoa egin du.

, ,
Beaz

FREE
VIEW