Segurleku, Uhinak, Horsegenetic eta Mind the drone proiektuek irabazi dute EHUren Bizkaiko Campuseko Zitek-ek bultzatzen duen Think Big 2016 lehiaketa.
Epaimahaiak nabarmendu ditu negozio-ideia horien originaltasuna eta ekonomia-finantza bideragarritasuna.
Sarituak izan diren lau proiektuak Bizkaiko Campuseko fakultate edo eskoletako ikasleek bultzatzen dituzte, zehazkiago Ekonomia eta Enpresa Zientzietakoak (Segurleku), Zientzia eta teknologiakoak (Uhinak eta Horsegenetic) eta Gizarte Zientzia eta Enpresakoak (Mind the drone).
66 ikasleren 28 proiektu egon dira Unibertsitatean ekintzailetzarako grina bultzatu nahi duen sariketaren 7. edizioan.