Badakigu nortzuk diren GovTechBizkaia erronkak irabazi dituzten startupak, Beazek bultzatzen duen BIOK! berrikuntza irekiko plataformaren bidez abiarazitakoak.
- Datipic, Euskara, Kultura eta Kirol sailaren erronka/Kultura Ondarearen Zerbitzua.
- Data-ka, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko sailaren erronka
- Dioxinet, Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustztzeko sailaren erronka
- Datasketch, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailaren erronka
- Situm, Ogasuna eta Finantzak sailaren erronka
- Osoigo, Euskara, Kultura eta Kirol sailaren erronka/Euskara Zuzendaritza.
Sei enpresek proiektu pilotu ordaindu bat garatzen hasiko dira datozen asteetan, erronkak proposatzen zituzten foru taldeekin batera. Horri esker, proposatutako konponbideak benetako ingurune batean aztertu ahal izango dituzte.