Deusto-Bizkaia Ekintzailetza Globalaren Sarearen beste deialdi bati ekin diogu, Bizkaiko enpresei nazioarteko talentu ekintzailea sartzeko aukera emango diena, berrikuntza-proiektuak garatzeko. Eskaerak martxoaren 1etik 31ra bitartean.
Deustu-Bizkaia REG-a Deustuko Unibertsitatea buru duen ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Lurraldeko erakunde, unibertsitate, enpresa eta pertsona ekintzaileen eta AUSJAL sarearen arteko lankidetza bultzatzen du. Sare hori Latinoamerikako 30 unibertsitate jesuitek osatzen dute.
Lankidetza Deustuko Ekintzailetzako Master Dualaren bidez egituratzen da. Master horrek enpresa laguntzaileen benetako erronken ebazpenean oinarritutako ikaskuntza bultzatzen du.
Bizkaiko enpresa bat bazara eta zure berrikuntza-prozesua bizkortu nahi baduzu – 2024ko urtarriletik ekainera –, prestakuntza oso praktikoa, bestelako ikuspegia eta unibertsitate-sare global baten babesa duten ekintzaileen lankidetza izanda, baloratu ezazu proposamen hau.