Martxan dago Providerren laugarren edizioa. Programa hori Beazek eta Tknikak sustatzen dute LHko ikasleen artean 4.0 industriarako irtenbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza suspertze aldera.
Erakunde biek proiektu hau batzen dute eta BIC Bizkaian gauzatzen da. Bertan, talentu gaztearen alde egiten da eta enpresak sortzea sustatzen da.
Parte hartu nahi duten Enpresa Prestakuntzako zentroek hainbat prestakuntza-jardunalditan parte hartu ahal izango dute, hainbat teknologiatan adituak diren startupekin batera; era berean, 1.000 €ko saria irabazteko eta sei hilabetez BIC Bizkaiko Ekintzailetza aretoan sartzeko aukera emango dien enpresa-proiektuen lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute.
Jardunaldiak
Urriak 21: 3D inprimaketa. Enpresa: 3DLan
azaroak 10: Droneak. Enpresa: Drone by drone
abenduak 15: Robotika kolaboratzailea. Enpresa: K-Robots
urtarrilak 19: Errealitate birtuala / Errealitate areagotua. Enpresa: Ludus
otsailak 9: Adimen artifiziala. Enpresa: ZeniaLabs
otsailak 14: II Errealitate birtuala / Errealitate areagotua. Enpresa: Ludus